Uxue Iturriondobeitia
Posta elektronikoa
Web helbidea
Biografia
Uxue Iturriondobeitia García Prozesu Industrialen Ekoteknologien Ingeniaritzan graduatu zen Mondragon Unibertsitatean (2019) eta Ingurumen Zientzietan Euskal Herriko Unibertsitatean (2023). Ingeniaritzako graduan, 6 hilabeteko egonaldia egin zuen Warsaw University of Technology Polonian eta beste 6 hilabete K1 Ekopaisaia enpresan azken honetan fitoarazketa-prozesu optimizatuen garapenean lan eginez. UPV/EHU-ko ikasketetan, 6 hilabeteko egonaldia egin zuen Coimbrako Institutu Politeknikoan. Azken ikasturtean Teknimap Energía y Medio Ambiente aholkularitzan lan egin zuen, eta praktikak egin zituen `Materialak + Teknologiak´ (GMT) ikerketa-taldean. Gaur egun talde horretan jarraitzen du ikertzen.
Ikerkuntza
Bere ikerketa-ildoa hondakin polimeriko post-industrialen birziklapen kimiko eta fisikora bideratzen da, batez ere poliamida hondakinekin. Gainera, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Unibertsitate eta Enpresa Ekonomia Zirkularreko Gelan garatutako sinbiosi industrialeko proiektu bat garatzen lagundu du. Bere Gradu Amaierako Lanerako poliamiden despolimerizazioak egin zituen hidrolisi metodo desberdinak aztertzen. Material Berriztagarrien Ingeniaritzako Masterra (UPV/EHU) ere egin du, poliamidaren birziklatze fisikoarekin bere ikerketa zabalduz.