inf_home
Eduki publikatzailea
Manuel Laborde Werlinden 24. Sariak
“Gradu Amaierako Lanak – Master amaierako Lanak – Doktorego Tesiak” SARIA
Lehenengo argitaratze data: 2024/12/09
Joan den ostiralean, 2024ko azaroaren 29an, Stefano Torresi gure taldekideak MANUEL LABORDE WERLINDEN Saria jaso zuen, Doktorego Tesian burutako ikerketan oinarritutako Nanoclik lanarengatik. Zorionak Stefano!
GMT UPV/EHUko Zientzia Astean Tabakaleran (Donostia)
Lehenengo argitaratze data: 2024/11/08
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ekonomia Zirkularreko Unibertsitatea-Enpresa- Gizartea-Ikasgelarekin lankidetzan, Non hasten da itsasoa? txokoan izango gara azaroak 7tik 9 arte.
Mikroplastiko primarioak eta plastikoak itsas baldintzetan jasaten duen degradaziotik eratorriak edo mikroplastiko sekundarioen jatorria azaldu dira. Ildo horretan, GMTk LTC AquEus Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategiarekin lan egiten du kutsatzaile horien eraginaren analisian aurrera egiteko. Itsasoko, hiriko eta industriako hondakinak mekanikoki eta kimikoki birziklatzearekin lotutako GMTko lanak ere aurkezten dira.
Ekoizpen-prozesu iraunkorrak garatzeko, hainbat alderdi hartu behar dira kontuan, hala nola hondakinen hierarkia eta ekonomia zirkularrak sustatutako baliabideen erabilera eraginkorra. Horregatik, GMTk bi hamarkada baino gehiago daramatza jatorri berriztagarriko hondakinetatik eratorritako konposatuak balorizatzeko lanean. Zura prozesatzetik eratorritakoak dira, hala nola taninoa eta lignina. Biek aplikazio ugari dituzte, fenol-erretxinen sintesian txertatzetik hasi eta kosmetikoen formulazioraino. Ardi latxaren artilearen propietate fisiko-kimiko eta mekanikoek ere urte asko daramatzagu lanean, eta, horregatik, artilezko konposite prozesatuak aurkeztu ditugu standean, hala nola 3D inprimaketa biodegradagarriak diren filamentuak eta artilea indartzeko surf-taulen sekzioak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu Tytti Thursberg, Mater Museoa, Yurre Peñagarikano (URKOME), LTC AquEUS (Euskampus Fundazioa) eta GMTtik ikerketa horietan lagundu duten pertsona guztiei.
BIOPOL 2024
Lehenengo argitaratze data: 2024/07/24
Taldeko Arantxa Eceiza, Laura Vignau eta Garazi Berra ikertzaileek, uztailaren 22tik 24ra Coimbran (Portugal) antolatutako “BIOPOL” kongresuan parte hartu zuten. Bertan ondorengo lanak aurkeztu zituzten: ““Design and Synthesis of a thermo-reversible crosslinker for fully bio-based dynamic thermosetting polyurethanes”, “Poly (3- hydroxybutyrate-co-3-hydroxyvalerate) / chitosan bilayer membrane as magnetically responsive bioactive wound dressing” eta “Dynamic Chitosan based shell for Alginate microparticles obtained by microfluidics”.
Tesi defentsa: Stefano Torresi
Lehenengo argitaratze data: 2024/07/18
Joan den ostiralean, uztailaren 12an, Stefano Torresi gure taldekideak “Easy functionalizable biobased polyurethane: How to create versatile platforms using click chemistry” izenburudun doktorego tesiaren defentsa egin zuen, Arantxa Eceiza eta Nagore Gabilondo zuzendaritzapean. Zorionak Stefano!
Polymers for Sustainable Future 2024
Lehenengo argitaratze data: 2024/07/11
Taldeko Arantxa Eceiza, Izaskun Larraza eta Tamara Calvo ikertzaileek, ekainaren 24tik 28ra Pragan (Txekiar Errepublika) antolatutako “Polymers for sustainable future 2024: 85th Prague meeting on macromolecules (PMM) and 11th conference Green Chemistry and Nanotechnologies in Polymeric Materials (GCNPM)” kongresuan parte hartu zuten. Bertan ondorengo lanak aurkeztu zituzten: “Bio-based recyclable thermosetting polyurethanes by Diels-Alder chemistry”, “Partially and fully bio-based vitrimers: Characterization and recyclability analysis” eta “Valorization of TPU waste as filtering membranes for water pollutants”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuarekin Ikerketarako hitzarmena
Lehenengo argitaratze data: 2024/07/10
2024ko uztailaren 3an Ingeniaritzako Ekonomia Zirkularraren hitzarmena sinatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Departamentuarekin. Hitzarmen honek GMTk parte hartuko duen bi lan-ildo biltzen ditu. Lehenengo atala, ehun-hondakinen azterketarekin jarraituko dugu, ehun-hondakinak birziklatzeko prozesu fisiko-kimikoak aztertuta. Bigarren atala, MotoStudent proiektuaren esparruan Eskolan garatzen ari den motoaren fabrikazioan hainbat material berriztagarri eta birziklatu txertatzeko aukera ebaluatuko da.
WWSC Summer workshop 2024
Lehenengo argitaratze data: 2024/07/04
Gure ikerketa-taldeko Oihana Gordobil ikertzaileak Wallenberg Wood Science Center-ek antolatutako WWSCko Udako Tailerrean parte hartu du (Kolmarden (Suecia)), “Impact of emulsification parameters and ingredients on the characteristics of O/W Pickering emulsions stabilized by colloidal lignin particles” izenburua duen lana aurkeztuz.
XI Doktorego Jardunaldietan parte hartzen dugu
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/25
Ana Cristina Restrepok, gure taldeko ikerlariak, Reciclabilidad de poliuretanos reticulados biobasados mediante enlaces dinámicos izenburua duen lana aurkeztu zuen XI Doktorego Jardunaldian, irailaren 10etik 12ra Murtzia-en (Espainian).
Tesi defensa: Asier Elejoste
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/19
2024ko ekainaren 19an Asier Elejoste Gonzalez GMT doktoregaiak bere tesiaren defentsa egin zuen. Tesiaren izenburua izan zen “Banbuaren ezaugarritzea, inpregnazio-teknika bidezko modifikazioa eta egitura iraunkorren ingeniaritza” Cristina Peña eta Amaia Butrón (Tecnalia) Doktoreak zuzendua.
39th International Conference of the Polymer Processing Society Kongresua
Lehenengo argitaratze data: 2024/06/05
Cartagena de Indiasen, Kolonbian, 2024ko maiatzaren 19tik 23ra, “39th International Conference of the Polymer Processing Society (39 PPS)” nazioarteko konferentzia ospatu zen, Andeetako Unibertsitateak eta Instituto de Capacitación e Investigación del Plástico y del Caucho (ICIPC) erakundeak antolatuta. Gure doktoregaiak, Ana Cristina Restrepo Montoyak, hizlari gisa parte hartu zuen, eta "Targeting Recyclability in Crosslinked Biobased Polyurethanes through Thermoreversible Bonds" izeneko bere ikerketa lana aurkeztu zuen.
EMCEI 6th Euro-Mediterranean conference for environmental integration
Lehenengo argitaratze data: 2024/05/18
Gure ikerketa-taldeko Cristina Peña irakasle-ikertzaileak Analysis of the degradation of plastic marine litter izenburua duen lana aurkeztu zuen 6th Euro-Mediterranean conference for environmental integration, EMCEI kongresuan, maiatzaren 15tik 18ra Marrakesh-en (Marruecos). Kongresuaren antolatzaileak Université Cadi Ayyad, University of Stax eta Springer izan ziren.
`Gluoien Mahaia´ proiektuan Elhuyarrekin elkarlanean
Lehenengo argitaratze data: 2024/03/19
Gure ikerketa-taldeko Aitor Arbelaiz, Cristina Peña eta Ander Larruskain ikertzaileek Elhuyarrekin elkarlanean dihardute “Gluoien Mahaia” izeneko proiektuan. Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du. “Jasangarritasunerako ikerketak gazteak inspiratzeko” izenpean, gazteak ikerketa mundura hurbildu nahi dira, ikerketa-taldeen laguntzarekin gazteek eurek ikerketa errealak egiten dituzte.
'Materialak+Tecnologiak' Eskolako ikerketa-taldeak 20 urte baino gehiago daramatza material berriztagarriak aztertzen, eta horietako batean ardi latxaren artilea aprobetxatzeko aukerak ikertzen ditu. Artile hau gaur egun ez da ia sektore batean ere erabiltzen eta urtero 2000 t inguru sortzen dira. Horregatik, gure ikertzaileek Beasaingo Txindoki Institutuko 3. DBHko ikasle talde bati kezka hori azaldu diete eta latxa ardiaren artilea duten eraikuntzarako konpositeak elkarrekin garatu dituzte. Lehengo saio batean institutuan bertan aurkeztu zuten proiektua: proiektuaren helburua eta lehen zati esperimentala planteatu zieten ikasleei. Ostean, aste honetanc, gure Eskolan egon dira gazteak, lortutako probetak mekanikoki karakterizatzeko eta emaitzak ebaluatzeko. Azken saio batean, ikasleek ikertzaileekin eztabaidatuko dute zer emaitza lortu dituzten eta zer ikuspegi duten zuntz horiek aprobetxatzeko aukerei buruz.
Tesi Defentsa: Julen Díaz
Lehenengo argitaratze data: 2024/01/15
2023eko abenduaren 19ean Julen Diaz Ramirez GMT doktoregaiak bere tesiaren defentsa egin zuen. Tesiaren izenburua izan zen “Valorization of white grape pomace: integrated strategies for advanced applications”, Nagore Gabilondo Dokt. eta Aloña Retegui Dokt. zuzendua.
JIP 2023 Kongresua
Lehenengo argitaratze data: 2023/10/10
Gure taldeko bi ikertzailek, Laura Vignauk eta Garazi Berrak, JIP 2023, Polimeroen Ikertzaile Gazteen XI. Kongresuan parte hartu dute, RSEQ Y RSEFeko polimeroen talde espezializatuek antolatua, Alacanten (Espainia), urriaren 2tik 5era. "Active electrospun poly (3-hydroxybutyrate-co-3- hydroxyvalerate) membranes incorporating antioxidant oil from spent coffee grounds" eta "Dynamic redox responsive starch hydrogels" lanak aurkeztu zituzten, hurrenez hurren.
STEAM-Active ERASMUS proiektua
Lehenengo argitaratze data: 2023/10/04
Taldeko ikerlariek Europar Batasunak finantzatutako STEAM-Active proiektuan parte hartzen dute (2021-1-ES01-KA220-HED-000032107).
STEAM-Active proiektuaren helburua unibertsitateko ingeniaritza-tituluetarako diziplina anitzeko irakaskuntza eta ikaskuntza sekuentziak sortzea da. Sekuentzia hauek ekonomia zirkularra eta genero ikuspegia izango dituzte zeharkako ardatz gisa. Horrez gain, e-learning ikastaroak sortuko dira diseinatutako materialak ezartzeko interesa duten irakasleen prestakuntzarako.
POLY-K 2023 kongresua: Prof. José Kenny-ri omenaldia
Lehenengo argitaratze data: 2023/10/03
Gure Taldeko hiru ikertzailek, Galder Kortaberriak, Agnieszka Tercjak-ek eta Junkal Gutierrezek, POLY-K 2023, “Advances in polymer composites and nanocomposites”, kongresuan parte hartu dute. Kongresua 13tik 15era Ternin (Italia) izan zen eta bertan Prof. José Kenny ikerketa-ibilbidea omendu zuten.
NANOPOL 2023 kongresua
Lehenengo argitaratze data: 2023/09/11
Agnieszka Tercjak gure taldeko ikerlariak Self-healable epoxidised soybean oil based thermosetting systems modified with photo-switchable nematic liquid crystal izenburua duen lana aurkeztu zuen “Nanostructured Polymers: from precision synthesis to physical properties”, NANOPOL 2023 kongresuan, irailaren 4tik 8ra Orléans-en (Frantzia).
14th International Workshop on Polymer Reaction Engineering 2023
Lehenengo argitaratze data: 2023/09/08
Ana Cristina Restrepo gure doktorego ikasleak Society for Chemical Engineering and Biotechnology (DECHEMA) elkarteak antolatutako 14th International Workshop on Polymer Reaction Engineering kongresuan parte hartu du, irailaren 5tik 8ra Potsdamen (Alemania). Anak "Synthesis of reprocessable biobased thermoset polyurethanes based on Diels-Alder adduct" eta "Functionalized electrospun polyurethane membranes as Ag nanoparticles adsorbents" lanak aurkeztu ditu bertan.
Eider Mendiburu-Valor-en tesi defentsa
Lehenengo argitaratze data: 2023/07/24
2023eko uztailaren 21ean Eider Mendiburu Valor GMT doktoregaiak bere tesiaren defentsa egin zuen. Tesiaren izenburua izan zen “Itsasoko PET hondakinen balorizazioa: metodo konbentzionaletatik birziklatze kimikoara poliuretano berrien sintesirako”, Cristina Peña Dokt. eta Arantxa Eceiza Dokt. zuzendua.
Basque Environment and Ocean Week 2023
Lehenengo argitaratze data: 2023/07/19
Basque Environment and Ocean Week 2023 (BEOW hitzaldiak) saioetan, joan den ekainaren 6an Kutsadura Kimikoa izeneko saioan, gure lankide Cristina Peñak GMTren hondakin plastikoekin eta horien tratamendurako eta inpaktuetarako aukerekin erlazionatuak zenbait ikerketa aurkeztu zituen. Saio honetan, Joana Larretak (AZTI) eta UPV/EHUko Amaia Orbeak eta Manu Sotok ere parte hartu zuten. Saioa Eider Bilbaok (UPV/EHU) moderatu zuen. BEOWren antolatzaileak Itsasmuseumek, Eusko Jaurlaritzak eta Ministerio de Cultura y Deporte izan ziren.