Arantxa Eceiza

Arantxa Eceiza

(Katedraduna)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Arantxa Eceiza Katedraduna da, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako, Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumenaren Ingeniaritza Sailean. Kimika Zientziatan Lizentziatura 1989. urtean lortu zuen UPV/EHU-ko Donostiako Kimika Fakultatean, eta UPV/EHU-ko Kimikan Doktorea 2003. urtea geroztik. Doktorego lana, Iñaki Mondragon katedradunaren zuzendaritzapean burutu zuen, egitura kimiko ezberdineko poliuretanoen sintesia burutuz eta beraien egitura/propietate erlazioa aztertuz. 1991. urtea geroztik, Iñaki Mondragonek 1989. urtean sortutako `Materialen+Teknologia´ Ikerketa Taldeko kide da. Irakaskuntza alorrean, irakaskuntza-jarduera, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan eskaintzen diren Ingeniaritza Graduetako, Kimika eta Materialen Zientzia ikasgaietan, eta Gradu-ondoko Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterreko, Biomaterialen eta Biokonpositeen ikasgaietan, zentratzen da. Horretaz gain, UPV/EHU-ko Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterreko, batzorde akademikoko kide, eta Espainiako Hezkuntza Ministerioaren Kalitate (MCD2008-00126) eta Bikaintasuna (MEE2011-0372) aipamenak jaso dituen Material Berriztagarrien Ingeniaritza Doktorego Programako arduraduna da. `Materialak + Teknologiak´ Ikerketa Taldeko (GMT), Eusko Jaurlaritzaren Ikerketa Talde Kontsolidatu onarpena duena (IT-776-13), arduraduna da. Gaur egun, taldea, 20 Irakasle Titular eta Atxikiz, Ikertzaile Doktore Iraunkor batez, SGIkER (UPV/EHU) teknikari batez, eta 40 doktorez eta doktoregaiez osatua dago. Taldearen ikerketa ildo nagusiak Konpositeak (matrize termoplastiko eta termoegonkorrak eta hainbat zuntz), Biomaterialak (matrize berriztagarriak, biopolimeroak eta osatu ditzaketen konpositeetan oinarrituriko materialak) eta Nanomaterialak (nanopartikula inorganiko, magnetiko eta metalikoen sintesia eta funtzionalizazioa, nanobuztinak, karbono oinarri duten nanoegiturak, kitina eta zelulosa nanoentitateak, material nanoegituratuak, polimero "brush"ak, eta abar. dira.

Ikerketa

Ikerketa, poliuretanoetan (temoplastikoak, termoegonkorrak, bits zurrun eta malguak, ur dispertsioak) zein iturri berriztagarrietan oinarrituriko matrize polimerikoetan (almidoia, gelatinak, hemizelulosa, landare-olioak) eta hainbat nanoentitaekin (zelulosa nanozuntz eta nanokristalak, bakterio zelulosa, kitina nanokristalak, nanopartikula inorganiko eta metalikoak eta karbonoa oinarri duten nanoegiturak) osatzen dituzten nanokonpositeen sintesian eta karakterizazioan, oinarritzen da, funtzio bereizgarriak dituzten materialen diseinu eta garapenerako. Eusko Jaurlaritzak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Espainiako Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak, Europar Batasunak, eta enpresek finantzaturiko 60 proiektu baino gehiagotan parte hartu du, horietako 30en ikertzaile nagusi izanik. Argitalpenak Ondorioz, 135 artikulu zientifiko baino gehiago argitaratu ditu, 4 liburu kapitulu eta nazioarteko hainbat kongresuetan bere lana aurkeztu du. Gainera, 3 patentetan ko-asmatzaile da. Horretaz gain, nazioarteko hainbat kongresuetan batzorde zientifikoko eta antolakuntza batzordeko kide izan da. Gainera, 11 Doktore-Tesi zuzendu ditu, horietatik 7 nazioarteko aipamendunak.