per_tamara_calvo

Tamara Calvo

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Donostiako Eskola Politeknikoan (UPV/EHU) Industria Ingeniaritza Teknikoa, Industria Kimika espezialitateko ikasketak burutu zituen. Bertan, “Ingeniería de Materiales Renovables” izeneko Masterra ere gauzatu zuen. 2013an bere doktoretza ikasketak hasi zituen Arantxa Eceiza eta Mª Ángeles Corcuera doktoreen zuzendaritzapean, Ayuda para Formación de Personal Investigador en la Universidad del País Vasco (PIF/UPV/12/200) laguntzari esker. 2017ko maiatzean “Biobased polyurethanes and nanocomposites. From structure/properties relationship to shape-memory behavior” izeneko nazioarteko doktore tesia aurkeztu zuen. Doktorengoan zehar bi nazioarteko egonaldi burutu zituen. 2013an lau hilabete igaro zituen Mar del Platako Unibersitatean (Argentina) Mirta I. Aranguren irakaslearen zuzendaritzapean “Bio-based polyurethane composites with natural fillers (BIOPURFIL)" europear mugikortasun programan parte hartuz, zein Marie Curie Action "International Research Staff Exchange Scheme" (FP7-PEOPLE) programaren barnean aurkitzen da. 2016an hiru hilabeteko egonaldi bat egin zuen Adolphe Merkle institutuan (Friburgo, Suitza), Christoph Weder irakaslearen gidaritzapean.

Ikerketa

Bere ikerketa lana poliuretano porotsu eta solidoen (bai termoplastiko eta bai termogogorrak) eta bionanokonpositeen karbono berriztagarriaren edukiera handitzean datza. Horretarako iturri berriztagarrietatik eratorritako erreaktibo eta nanoentitate ezberdinak erabiltzen ditu. Bestalde, termikoki eta magnetitikoki aktibatutako biopoliuretano eta bionanokonpositeen forma-oroimen propietateak aztertzen ditu.