Sara Barandiaran

Sara Barandiaran

Biografia

Sara Barandiaran Oliveras Ingurumen Zientzietan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2024). Graduan zehar urtebeteko egonaldia egin zuen Universidad de Valparaíso-n, Txilen. Azken ikasturtean Gasteizko udaletxean Ingurumen Gaietarako Ikastegian (IGI) praktika kurrikularrak egin zituen lau hilabetez. Gero, hiru hilabetez Aranzadi Zientzia Elkarteko Ornitologia Departamenduan egin zituen beste praktika batzuk. Gaur egun Enpresari Aplikatutako Ekonomia Zirkularreko masterra ikasten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean. Bertan, Master Amaierako Lana burutzen ari da `Materialak + Teknologiak´(GMT) eta `Life Cycle Thinking´ (LCT) ikerketa-taldeekin. Bertan, bizi zikoloko analisi baten bitartez Indian produzitutako kotoi organikozko kamiseta baten ingurumen inpaktuak aztertzea du helburu, produkzio teknika organiko eta konbentzionalak alderatuz.