María Josefina Mariné
Web helbidea
Biografia
María Josefina Mariné-k Ingeniaritza Kimikoko Gradua ikasketak burutu zituen Buenos Aires Unibertsitateko, Argentina, Ingeniaritza Fakulatean (2018). 2016 eta 2022 urteetan zehar, bere ibilbide profesionala Argentinan garatu zuen I+G arloko kontsumo masiboko enpresa multinazionaletan. 2023an, Material Berriztagarrien Ingeniaritzako Masterra lortu zuen UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan. Denbora batez, Tecnun-Nafarroako Unibertsitateko Industria Antolakuntzako Departamentuan ikertzaile gisa aritu zen ekonomia zirkularraren arloan. 2024ko maiatzean UPV/EHUko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko "Materialak + Teknologiak" (GMT) taldean sartu zen, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatutako FPI doktorego beka bat lortu ondoren. Arantxa Eceiza eta Nagore Gabilondo doktoreen zuzendaritzapean doktorego tesia egiten ari da.
Ikerketa
Gaur egun GMT taldean doktorego tesia egiten ari da. Bere ikerketa isozianato gabeko poliuretanoen (NIPU) formulazio berrien garapenean oinarritzen da, elektroharilkatze bitartez nanozuntz polimerikoen plataformak garatzeko. Formulazioak klik-kimika erreakzioen bidez funtzionalizatuak izan daitezke, plataforma horiei ezaugarri kimiko eta fisiko zehatzak emanez.