per_gonzalez

Kizkitza González Munduate (Irakasle atxikia)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Biografia

Industria Ingeniaritza Kimikoan graduatua, bere doktoretza Euskal Herriko Unibertsitatean burutu zuen (UPV/EHU).

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan (UPV/EHU) Adierazpen Grafikoko eta Ingeniaritza Proiektuetako saileko irakasle atxikia da, eta 2012a ezkeroztik 'Materialak + Teknologiak' (GMT) ikerketa taldeko kidea, Euskal Unibertsitate Sisteman Ikerketa Talde Kontsolidatu bezala aitortutako ikerketa taldea (IT1690-22).

Ikerketa

Bere ikerkuntza bioinspiratutako bionanokonpositeen garapenean zentratzen da, polimero naturalak matrize gisa (zelulosa, almidoia, alginatoa, gelatina, etab.) eta nanokristal polisakaridoak eta grafenotik eratorritako materialak errefortzu bezala erabiliz.

Gaur egun, jatorri naturaleko biopolimeroetan oinarritutako materialen 3D inprimaketan ari da lanean, farmakoak askatzeko sistema pertsonalizatu gisa aplikatzeko. Gainera, tinta eroaleen prestakuntzan ere dihardu lanean, 3D inprimaketa bidez energia biltegiratu dezaketen materialak lortzeko.