Jabier Mendizabal

Jabier Mendizabal

Biografia

Jabier Mendizabal San Martinek Ingeniaritza Biomedikoko Graduko ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean (2020). Ondoren, unibertsitate berdinean, Teknologia Biomedikoen Master Gradua lortu zuen (2021). Osasun-sektoreari aplikatutako fabrikazio gehigarriko teknologietan lan egin du, hala nola bioinprimaketa, elektrohariketa edo elektroidazketa fundituan. 2024ko martxoaz geroztik, Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko 'Materialak+Teknologiak' Taldean (GMT) lan egiten du, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ikerketa proiektu batean kontratatutako ikertzaile gisa. Bere ikerketa 3D inprimaketa teknologiarako biopolimeroetan eta grafenotan oinarritutako tinta eroaleen garapenean oinarritzen da.

Ikerkuntza

2022an zaurien sendaketan laguntzen zuen larruazalean inspiratutako eta grafeno oxido erreduzitua zuen alginatozko apositu baten eraketan lan egin zuen. 2023an, polibinilpirrolidonan oinarritutako elektrospinning-sareak sortu zituen GO eta ZnO-rekin bakterioen aurkako propietateak dituzten larruazaleko aposituetarako.

Gaur egun, GMTn lan egiten du, Kizkitza Gonzalezek gainbegiratuta, presio-sentsore malguak sortzeko.

Grafenodun alginato-gelatinazko hidrogelen bidez.