Irati Berasarte

Irati Berasarte

Posta elektronikoa

Biografia

Irati Berasartek Kimikako graduko ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) jaso zituen, Donostiako Kimika Fakultatean 2014 – 2018 urteen artean. Ondoren, Kimika eta Polimeroak unibertsitate masterra egin zuen 2019an. Gradu eta master amaierako lanak Kimika Analitikoan egin zituen, smartphone bidezko detekzioan eta irudi digitalen analisian murgilduz. Era berean, praktikaldi bat ere egin zuen Polymat institutuan, isosorbidaren deribatuak erabiliz isozianatorik gabeko poliuretanoak lortzeko. 2024an doktorego titulua lortu zuen, hurbileko arazo analitikoak ebazteko screening teknika analitikoak garatuz. Egun, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Saileko Materialak + Teknologiak (GMT) taldean dabil ikertzaile moduan.

Ikerkuntza

Egun, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimiko eta Ingurumen Saileko Materialak + Teknologiak (GMT) taldean dabil ikertzaile moduan. Proiektuaren funtsa Euskal Herriko gaztandegietan sortutako esne-gazuraren birziklapena eta erabilera da, biopolimeroan sintesian erabiltzeko eta material eta film jasangarriak sortzeko.