Irati Barandiaran
Web helbidea
Biografia
Irati Barandiaran 2011ko uztailean lizentziatu zen Ingeniaritza Kimikoan, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultatean. 2012ko urte hasieran Ingeniaritza Kimiko eta Ingurugiro Ingeniaritza Saileko "Materialak + Teknologiak" ikerketa taldera batu zen Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan, eta Galder Kortaberria Doktorearen gidaritzapean hasi zuen bere doktoretza tesia propietate magnetikoak dituzten nanoegituratutako material polimerikoak ikertuz. Doktorego tesia burutzeko UPV/EHU-ren "Doktoreak prestatzeko bekak 2011" deialdian lortu zuen finantziazioa. 2012ko urrian Material Berriztagarrien Ingeniaritza Masterra amaitu zuen, eta 2016ko martxoan lortu zuen Doktore internazional titulua, biak Euskal Herriko Unibertsitatean. Doktoregoan zehar "Technische Universität München"-en hiru hilabeteko egonaldia burutu zuen.
2018. urtean unibertsitatearen beka postdoktoral bat lortu zuen, eta gaur egun horretan ari da lanean.
Ikerketa
Irati Barandiaran-en ikerketa nanoegituratutako blokezko kopolimeroetan eta hauetan oinarrituriko nanokonpositeetan oinarritzen da, bereziki blokezko kopolimero eta nanopartikulez eraturikoetan. Nanopartikulen azalera polimero bidez eraldatzean egin du lana azken urte hauetan, blokezko kopolimeroekiko bateragarritasuna handitze asmoz. Nanopartikula magnetikoekin lan egin du batez ere, hauek nanokonpositeei emaniko izaera magnetikoa aztertuz, baina baita beste nanopartikula mota batzuekin ere.