Gorka Imbuluzqueta

Gorka Imbuluzqueta

Biografia

Gorka Imbuluzqueta Garciak Zientzia Kimikoetako lizentziatura Gipuzkoako Kimika Fakultatean (UPV/EHU) 2000an amaitu zuen, Makromolekula eta Polimeroak espezialitatean. 2002an INASMET Teknologia Zentroan hasi zen lanean, termoplastikoen prozesatze metodoen hobekuntza, erretxinen sintesia eta polimeroen karakterizazioan jardun zuelarik. Gaur egun, TECNALIAn egiten du lan, hainbat sailetako industria-proiektuetan. Esperientzia handia du material termoplastiko eta termoegonkorrekin, eta beraien prozesatzearekin, batez ere material konposatuen fabrikazioan, eta material polimeriko eta nanokonposatuen karakterizazioan. Sektore fotovoltaikorako I+G+Bko proiektu ugaritan parte hartu du (eguzki-moduluen fabrikazioa, moduluen kontzeptu berrien garapena, zelula fotovoltaikoen konexioa, material berrien inplementazioa eta berauen karakterizazioan lan eginez). Urte hauetan, inpaktu-indize altuko aldizkarietan argitaratutako 8 artikulutan parte hartu du, eta hainbat patenteren egilekidea da.

Ikerketa

TECNALIA Zentro Teknologikoarekin lankidetzan doktoretza egiten ari da, Isabel Harismendy Dokt. (TECNALIA) eta Agnieszka Tercjak Dokt. (GMT) zuzendaritzapean. Tesiaren ikerketa lana energia fotovoltaikorako birziklagarritasun hobea duten material konposatu berriak garatzean datza.