Galder Kortaberria
(Katedraduna)
Web helbidea
Biografia
Kimikan Lizentziatua EHU-ko Donostiako Kimika Fakultatean 1998. Urtean, Makromolekulak berezitasunean. Kimikan Doktorea EHU-ko Eskola Politeknikoan 2004. Urtean, Iñaki Mondragon katedradunaren zuzendaritzapean.
Ikerketa
Bere ikerketa polimero sintetiko (matrize termoegonkorrak, blokezko kopolimeroak, e.a) zein biopolimerotan (polilaktidak, kitina, ligninak) oinarritutako material konposatu eta nanokonposatuen sintesi eta karakterizazioan oinarritzen da. Autoegituraturiko blokezko kopolimero eta nanokargatan (nanopartikula metalikoak, karbonozko nano-hodiak, e.a) oinarrituriko nanoegituren eraketa eta karakterizazioa.
10 publikazio baino gehiago ditu indexaturiko aldizkarietan (h=25), 12 liburu kapitulorekin batera, 2 liburu oso editatu dituelarik nanokonpositeei buruz. Nazioarteko kongreso zientifikoetara 50 baino ahozko ekarpen gehiago egin ditu. Ministeritzak, Eusko Jaurlaritzak, Europear Batasunak edo enpresek finantziaturiko zeinbait proiektutan parte hartu du, ikertzaile nagusi zein laguntzaile bezala. Katedradunerako akreditatuta 2018. urtetik