Ana Restrepo
Biografia
Ana Restrepo ingeniaritza kimikoan graduatu zen 2014an Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Gradu aurreko praktika industrialak burutu zituen kolore, tinta eta pinturen analisi metodo ezberdinak landuz.
2015/2016an AUIP-ren (Asociación universitaria iberoamericana de posgrado) eskutik Nanozientzia Materialak eta Prozesuak deituriko masterra burutzeko beka lortu zuen, Rocira I Virgili unibertsitatean, Tarragonan (Espainia).
Ondoren, "hot-melt" itsasgarrien sektoreko enpresa batean aritu zen lanean bost urtez, bertan prozesuen eskalatze eta hobekuntzak burutzen zituen. Gaur egun, GMT taldean burutzen du doktorego tesia. Bertan, poliuretanoen birziklatze kimikoaren inguruan ikertzen du Arantxa Eceiza eta Ainara Saralegi Otamendi doktoreen zuzendaritzapean.
Ikerketa
Graduondoan mikrouhin bidezko txigortze metodo berriak ikertu zituen kafearentzat, eta emaitzak Kolonbiako aldizkari batean publikatuak izan ziren.
2015/2016 urtean hondakin-uren tratamenduen inguruan ikertu zuen. Emaitzak ingeniaritza kimikoko 10. nazioarteko kongresuan aurkeztu ziren, Bartzelonan 2017an.
Gaur egun, GMT ikerketa taldean burutzen du doktorego tesia. Bertan, poliuretanoen birziklatze kimikoaren inguruan ikertzen du Arantxa Eceiza eta Ainara Saralegi Otamendi doktoreen zuzendaritzapean.