Aloña Retegi
(Irakasle Agregatua)
Web helbidea
Biografia
Aloña Retegi Miner doktorea Ingenieriatza Kimiko eta Ingurugiroko Departamentuko irakaslea da 2007ko Urriaz geroztik. Bai Ingenieriatza Kimikoko eta Arkitektura Teknikoko graduetan hainbat irakasgaien irakaslea da eta baita Material Berriztagarrietako Ingenieritza Masterrean ere. Bilboko Ingenieritza Eskolan Materialen Ingeniaritza ikasketak (2005) amaitu ondoren, Iñaki Mondragon Egañaren zuzendaritzapean "Zelulosa mikrozutzetan oinarritutako bionanokonpositeen garapena" tituludun lanarekin doktore titulua lortu zuen 2009an. Bitarte horretan gainera Egur, Papera eta Biomaterialeen Ingenieritza Masterra burutu zuen. 2001 urtean Ingenieritza Tekniko Kimikoko karrera amaierako proiektua GMT taldean burutu zuen zuntza natural eta bere konpositeetan eta orduz geroztik bere ikerkuntza lana zuntz natural, material konposite, biopolimero eta bakteria bidez lortutako zelulosaren biosintesi prozesu eta biokonpositeetan aplikazioan oinarritu da.
Ikerketa
Ikerkuntza proiektu ugaritan partaide izan da bai enpresekin eta baita zonaldeko, nazio mailako zein nazioarteko eta europa mailako deialdietan ere. Gaur egun nekazaritza eta basozaintzatik lortutako ondakinetatik habiatuz, bakteri bidezko zelulosaren biosintesian lan egiten duen tesi baten zuzendari da. Ingenieritza Kimiko eta Materialen Ingenieritza arloetan JCR-en indexatutako aldizkari internazionaletan 20 argitalpen ditu, liburu bateko bi kapitulu publikatu ditu eta nazioarteko kongresuetan komunikazioetan 40 komunikazio inguru ditu.