Glass Drawing 2022.Oxford: Bideoaren azalpena
Bideoak, sekuentzialki aurkeztutako argazkien bidez, Glass Drawing 2022.Oxford. izeneko elkarlaneko STEAM instalazio artistikoaren eraikuntza aurkezten du.
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako 2. solairuko korridore bateko leihate batean egindako obra da. Lana hiru koloreko biniloekin egina dago eta hiru dimentsioko irudi geometriko bat irudikatzen du, kubo huts osatugabeekin konektatutako ertzekin egindako eskultura batena.
Bideoan, jarduketaren aurreko leihatea eta borondatezko parte-hartzaileek (ikasleek, irakasleek, administrazioko eta zerbitzuetako langileek) binilozko pieza preortatuak jartzen dituzte, egindako diseinuari jarraituz.
Hondoko musikak jarraipena ematen dio obraren lanketari, azken emaitza hainbat ikuspegitatik erakusten duen obraren amaierara iritsi arte.