Eduki publikatzailea

Geologia Saileko web-orria

Aurkezpena

Estratos Geoparque

Geologia Lur planetaren osaera eta egitura aztertzen duen zientzia naturala da eta, horrez gain, denbora geologikoaren 4.600 milioi urteetan zehar izan duen eboluzioaren prozesu eragileak aztertzen ditu. Hedaduraz, eguzki-sistemako gainerako gorputz eta materialen ikerketari ere aplikatzen zaio.

Bere garapen zientifikoa XVII. mendean hasi zen eta, besteak beste, plaken tektonika, bizitzaren historia eta bere eboluzioa eta klima aldaketak ulertzeko aukera ematen du. Geologiak funtsezko garrantzia du lurrikarak, tsunamiak eta sumendien erupzioak bezalako fenomeno naturalak ulertzeko. Gainera, protagonista da meategien eta hidrokarburoen miaketan eta lurpeko ur-baliabideen ebaluazioan. Bere lana ingurumen-kutsadurako arazoak konpontzearekin ere lotuta dago, eta zeregin garrantzitsua du geoteknian eta ingeniaritza zibilean.

UPV/EHU 1971n hasi zen geologia ikasketak ematen, eta gaur egungo Geologia Saila 2020an sortu zen.