Geologica: Think Global, Act Local
Geologia eta Geologia Osagarriak irakasgaien irakaskuntza metodologiak moldatzea du helburu EREIN proiektu honek, STEAM gaitasunetara egokitzeko, Arazoetan Oinarrituriko Ikaskuntza aktiboa aplikatuz. Metodologia honek klima aldaketaren kontrako borrokaren ikerketa eta mitigazioa ikuspuntu geologiko batetik aztertzea bideratzen du. Honetaz gain, Bertakoan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia ere aplikatu nahi da, gure inguruan eskuragarri dauden baliabideak erabiliz globalak diren kontzeptu eta praktikak ulertzeko.
Irakaskuntza eta Ikaskuntza Geologian (iGeo)
iGeo taldeak bere jarduerak Geologiarekin lotutako irakaskuntzetan garatzen ditu: Graduan, Masterrean eta Doktoretzan. Gure jarduerak batez ere puntu hauetan bideratuko dira:
- Unibertsitate aurreko ikasleak ekintza hezigarrien bidez beraien sarrera-profila hobetu eta matrikulazioa handitzeko Geologian.
- Graduko lehen kurtsoko ikasleak beraien arrakasta tasa handitzeko asmoarekin irakasleen inplikazioarekin bultzatutako aktibitateak.
- Irakasleak, beraien prestakuntza eta koordinazioa bultzatzen duten dinamika positiboak sortzeko.
- Gure ingurua, gizartean Geologiaren ikuspena eta ezagupena handitzeko.