info_vision general

Ikuspegi orokorra

ZERBITZUAK

Zientzia eta Teknologia Fakultateko Estratigrafia eta Paleontologia Sailaren plantila 17 ikertzailek osatzen dute. Espezialitate anitz hartzen ditu bere baitan, hala nola Estratigrafia, Sedimentologia, Petrolio Geologia, Mikropaleontologia, Ornodunen Paleontologia, Bioestratigrafia, eta abar. Hauetako askok interes handia dute energia-baliabideen bilaketa eta ustiapenean (adibidez, petrolio eta gas-prospekziotan), formazio akuiferoen prospekzioan, zementugintzarako eta harri-tatotarako erabilgarri diren materialen ustiapenean, kostaldeko inguruneen azterketa geologiko-sedimentologikotan, eta hainbat kultur egitasmotan (ondare geologiko eta paleontologikoa).

  • Zerbitzu Orokorrak
  • Zerbitzu Espezifikoak
  • Ekipamendua
  • Zenbait bezero


Zerbitzu Orokorrak:

  • Edukin mikropaleontologikoekin erlazionatutako lanak, hala nola bailabide naturalen prospekzio eta ustiapenerako, obra zibiletarako, lurralde-antolamendurako, eta abar
  • Euskokantauriar Arroaren azterketa orokorrerako eta hidrokarburoen eraketa eta ustiapenarekin erlazionatutako azterketarako lan geologiko-estratigrafikoak.
  • Unean uneko aholkularitza ondoko gaietan: azterketa sedimentologiko, tektoniko, eta petrologikoak, Edukin Organikoaren Guztizkoa (TOC), porositate-iragazkortasun analisiak, zorupeko azterketa geofisikoak eta unitate geologikoen banaketa.
  • Arro sedimentarioen analisi osorako prestakuntza teoriko-praktikoa.
  • Itsasbazterren azterketa geologiko-sedimentologikoak eskualde hauen eboluzioa finkatzeko, kontserbazioa bermatzeko, leheneratzea lortzeko, edo itsasaldeko eta lehorraldeko herri jabariaren zedarriztapenerako, eta abar.
  • Unean uneko aholkularitza sedimentologikoa ingurumen-kartografiarako, hondartza eta itsas labarren eboluzio kontuetan, analisi sedimentologikoetan, eta abar.
  • Euskokantauriar Eskualdeko Jurasikoko, Kretazeoko eta Zenozoikoko materialen azterketa geologiko-estratigrafiko-sedimentologiko orokor eta aplikatuak.
  • Analisi geologiko eta biologikorako tekniketarako prestakuntza teoriko-praktikoa.
  • Ondare geologiko eta paleontologikoaren ebaluaziorako aholkularitza.
  • Ondare geologikoaren dibulgazio eta balioztatzearekin erlazionatutako kultur egitasmoak.


Zerbitzu ezpezifikoak:

  • Datu mikropaleontologikoen analisi eta interpretazioa.
  • Karbonato biogenikoetan egindako analisi geokimikoen interpretazioa.
  • Arroka sedimentarioen analisi mikroskopikoa (biomikrofazieak).
  • Ekortze mikroskopio elektronikoa: analisi mikromorfologikoak.
  • Arroken CaCO3 potzentaiaren analisiak.
  • Katodoluminiszentzia-analisiak.
  • Analisi petrologikoak.
  • Analisi tectonikoak.
  • Fazie sedimentarioen analisiak.
  • Urgondarreko segidetako mineralizazioen gaineko kontrolen analisia.
  • Foraminifero planktonikoen analisiak egergia-baliabideen bilaketa eta ustiapenerako (petrolio eta gas-prospekziotan).
  • Foraminifero planktonikoen analisiak mapa geologikoak egiteko.
  • Ondare geologiko eta paleontologikoaren ebaluazioa eta dibulgazio kulturala.


Ekipamendua:

  • Mikroskopia ekipoa
  • Karbono analizagailua
  • Manokaltzimetroa
  • ELM Luminoskopioa
  • Polarizazio-mikroskopioa.
  • Ekortze mikroskopio elektronikoa.
  • Mikroargazkigintzarako ekipoz hornituriko mikroskopio estereoskopikoak.


Zenbait bezero:

  • Energiaren Euskal Erakundea.
  • INGEMISA
  • REPSOL EXPLORACIÓN, S.A.
  • Sociedad de Hidrocarburos de Euskadi, S.A.
  • Instituto Tecnológico y Geominero de España (ITGME)
  • Eusko Jaurlaritza (Ingurumen Sailordetza)
  • TOTAL S.A.
  • Bizkaiko Foru Aldundia