Ikerketa: Ikuspegi orokorra
Sailak burutzen duen ikerkuntza zenbait talde eta lan ildotan artikulatzen da, guztiok hiru arlo handi hauen inguruan: hizkuntza, hizkuntzalaritza eta literatura.
Ingeles ikasketak
Sailean bada hainbat ikertalde finkatu, nazio zein nazioarteko ikerketa proiektuak dituztenak. Hauen ikerketa ildoen artean nabari daitezke:
- Teoria sintaktikoa
- Ukipen gramatikala
- Zeinu mintzaira
- Eleaniztasuna eta hizkuntzen eskurapena
- Nazioarteratzea eta eleaniztasuna
- Hizkuntza eskurapenaren banakako eta testuinguruko faktoreak
- Kultur arteko gaitasuna
- Atzerriko hizkuntzetarako gaitasun fonetiko, lexiko, morfosintaktiko eta diskurtsiboaren eskurapena
- Jarrerak eta motibazioa atzerriko hizkuntzak eskuratzeko
- Komunikazio gaitasunaren garapena, hizkuntzak eskuratzerakoan
- Eskualdeko literatur guneak eta proiekzio globala
- Amerikar mendebaldeko narratiba garaikoa
- Literatura eta generoa.
Aleman Filologia
Aleman filologiaren arloaren barruan, zenbait ikertalde dago, hizkuntzalaritza kontrastatzaile eta aplikatuaren eremuan aritzen direnak, aleman hizkuntzaren konexio testualari arreta berezia eskaintzen diotena; alemanaren literaturaren arloan ere dihardutenak, besteak beste, Heimat kontzeptuaren eta espazioaren azterketan egungo aleman literaturan. Halaber, XX eta XXI. mendeko aleman literaturak Espainia eta hispanotasunaren inguruan agertutako irudia aztertzen ari da, hartzailearen ikuspuntutik abiatuta.
Itzulpengintza eta Interpretazioa
Ikertaldi handi bi dira, hauen inguruko informazioa hurrengo esteka hauetan delarik: www.ehu.eus/tralima eta www.ehu.eus/trace. Zentsura eta itzulpengintzaren arteko ikerkuntza du eginkizun.