Aurkezpena
Ingeles eta Aleman Filologia eta Itzulpengintza eta Interpretazioa saila hirurogei irakaslek osatzen dute eta egoitza Vitoria/Gasteizko Letren Fakultatean du. Ikastegi honetan, Ingeles ikasketak, Itzulpengintza eta Interpretazioa izeneko graduen ardura du, bai eta aleman hizkuntzaren arloarena ere filologietako graduan. Honez gain, ingeles hizkuntzaren irakaskuntza egiten du Letren fakultatean eskaintzen diren gradu gehienetan: Historia, Filologia eta Euskal Ikasketak eta, era berean, Vitoria/Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolan.
Sail honek Ingeles Hizkuntzaren irakasgairik ere eskaintzen du beste campusetan: Bizkaikoan Enpresa Ikasketen U. Eskolan eta Industri Ingeniaritza Teknikoko U. Eskolan --biak Bilbon-- eta Portugaleteko Nautika eta Itsasontzi-makineria G.E. Teknikoan; Gipuzkoakoan, Ingelesa irakasten du Eibarko Industri Ingeniaritza Teknikoko U. Eskolan eta, Donostian, Eskola Politeknikoan eta Enpresa Ikasketen U. Eskolan. Azken honetan Alemanaren irakaskuntza ere eskaintzen du.
Graduondokoei gagozkielarik, sail honetako irakasleek parte hartzen dute hizkuntza, literatura eta hizkuntzalaritzari buruzko hainbat masterretan, "Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetan (LAMS) Unibertsitate Masterra" du bere ardurapean.
Irakasle hauen ikerketa lana arlo eta ildo ezberdinetan burutzen da zenbait ikertaldetan banatuta, UPV/EHUko eta Europa eta Amerikako beste unibertsitate batzuetako kideak lagun dituztela.
Helburu horiek guztioriek burutuko baditu, zenbait laborategi dauka: hizkuntza, fonetika zein interpretaziorako laborategiak.