estudios_postgrado

Graduondoko ikasketak

Sailak honako master hauetan hartzen du parte:

Sail arduraduna:

Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetan Unibertsitate Masterra

http://www.lams.ehu.es

Unibertsitate master hau komunitate eleanitz baten baitan sortu da, inguruan dugun hizkuntza aniztasunaren fenomenoarekiko erantzun gisa, gizarteak hizkuntzak ikasi eta horretarako gaitasunaren inguruan agertzen duen lehentasunezko eskariari erantzun nahiaz. Ikerkuntza programa akademikoa osatzen duten gai ezberdinetan sustatzeaz aparte, master honek euskal gizarteak metatutako esperientzia jaso gura du, hezkuntza elebidun eta eleaniztunaren inguruko kalitatezko ikerkuntza erdiestearren.

Masterra ikerketa lanari begira diseinatu da, nagusiki, doktoregoko irakaskuntzetara iragan aurreko pauso gisa.

Sail partaidea:

Hizkuntzalaritzari Buruzko Unibertsitate Masterra

http://www.linguistics.ehu.es

Masterrak hizkuntzalaritzaren ikuspegi orokor bezain osoa eskaintzen du, munduko unibertsitaterik ospetsuenen tradizioari jarraiki. Hala ere, ikasleak hizkuntzalaritzaren atal esanguratsuenetan espezializatuko ahal dira, hala nola, fonetika eta fonologia, soziolinguistika, sintaxia eta morfologia, semantika eta pragmatika, tipologia, hizkuntzalaritza historikoa eta erkatua, hizkuntzalaritza konputazionala, psikolinguistika eta neurolinguistika. Era berean, masterraren osotasuna dela eta, aipatu diren hizkuntzalaritza atal ezberdin hauek konbinatu ahal dira, diziplina anitzeko lanak eginez.

Masterra ikerketa lanari begira diseinatu da, nagusiki, doktoregoko irakaskuntzetara iragan aurreko pauso gisa.

Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketei Buruzko Unibertsitate Masterra

http://www.masterliteratura.ehu.es

Literatura konparatua eta literatur ikasketak izeneko masterra unibertsitate master ofiziala da, graduondoko ikasketa berrietan integratua, Europako Unibertsitate Eremua garatzeko jarraibideekin bat eginik. Masterrak bide ematen die filologia, giza zientzia edo antzeko lizentziatura duten pertsonei goi hezkuntza espezializatua erdiesteko, hainbat literaturaren irakaskuntzara eta ikerkuntzara bideratuta, ikuspegi teorikoei eta perspektiba konparatistikoei arreta berezia eskainita.

Masterreko titulu honek doktorego baterako sarbidea ematen du.