BEHA 3.0 - Euskal hedabideetan datuaren kultura sustatzeko diagnostikoa eta baliabideak
Berariazko programa: Herritarrak
Dirulaguntza akordioaren zenbakia: 2024-10
Proiektuaren helburua: "BEHA 3.0" proiektuaren helburu nagusia euskarazko hedabideen datuen kultura sustatzea izango da, digitalizazio prozesuan beste urrats bat ematen laguntzeko.
Ikerketa-taldea:
- Josu Amezaga Albizu (Ikertzaile nagusia)
- Libe Mimenza Castillo
Erakunde bazkideak:
- Euskal Herriko Unibertsitatea (proiektuaren burua)
- Hekimen Euskal Hedabideen Elkartea
Aurrekontua guztira: 60.004,50 €(UPV/EHU: 48.412,50 €)
Finantzaketaren zenbatekoa: 30.000,00 €(UPV/EHU: 30.000,00 €)
Hasiera data: 2024/07/01
Amaiera Data: 2025/07/01
Proiektuaren iraupena hilabetetan: 12
Proiektuaren laburpena:
"BEHA 3.0" proiektuaren helburu nagusia euskal komunikabideetan datuaren kultura sustatzea da. Horretarako, egoeraren diagnostiko bat egingo da, eta diagnostiko horretatik aterako dira komunikabideetan datuaren kultura ebaluatzeko funtsezko adierazleak. Ondoren, proiektuaren parte diren HEKIMEN elkarteko mugaz gaindiko 70 komunikabideei baliabideak eskainiko zaizkie – tresnak, analisia eta prestakuntza –, eta, azkenean, datuaren kulturan sakondu den ala ez ebaluatuko da. Ondorioz, datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko prozesuak sustatuko dira.
Proiektuaren helburu espezifikoak, beraz, honako hauek dira:
- Euskal komunikabideen datuaren kulturaren diagnostikoa.
- Euskal komunikabideen datuaren kultura ebaluatzeko funtsezko adierazleak definitzea.
- Euskal komunikabideen datuaren kultura sustatzeko baliabideak eskaintzea.
- Euskarazko hedabideetan datuetan oinarritutako erabakiak hartzeko prozesuak sustatzea.
Programari buruzko informazio gehiago:
Eurorégion Nouvelle-Aquitaine, Euskadi, Nafarroa (euroregion-naen.eu)