Eduki publikatzailea
Berriak
"Reflexiones éticas desde el ámbito sociosanitario" liburuaren argitalpena
Lehenengo argitaratze data: 2021/04/27
Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko Etika Soziosanitarioko Unibertsitate Espezialista Berezko Tituluaren lehen promozioko ikasleek aurkeztutako graduondoko amaierako lanen bilduma gisa sortu den “Reflexiones éticas desde el ámbito sociosanitario” liburua argitaratu da.
Bertan, pertsona horiek kasu zehatzen, gogoeta teorikoen edo beren lanbidean aurkitu dituzten berezko erronken aurrean dituzten kezkei erantzuna ematen dieten gogoetak eta ikerketak landu dira, beti ere etikaren ikuspegitik.