Eduki publikatzailea
Berriak
“Ética, vulnerabilidad y cuidados en el ámbito social y sanitario” liburuaren argitalpena
Lehenengo argitaratze data: 2021/04/27
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko Etika Soziosanitaria Unibertsitate Espezialista titulua 2020-21 eta 2021-22 ikasturteetan egin duten ikasleen Graduondoko Amaierako Lanen bilduma da liburu hau, baita berezko titulu horretako irakasleen artikuluena ere. Bertan, eztabaida etikoaren xede diren dilemak eta erronkak jorratu dira, ikasle horien eguneroko jardunetik sortuak askotan, esparru sozial eta sanitarioan esku-hartzen duten profesionalak baitira. Lan honek esku-hartze soziosanitarioaren alderdi erabakigarriak etikatik jorratzearen garrantzia defendatzen lagundu nahi du, azken batean, gizarte bidezkoagoak lortzeko bidea lantzen laguntzen baitu.