I ERANSKINA - II ARDATZA

II ARDATZA: Enplegagarritasuna hobetzeko orientazioa

Planean parte hartzen duten agenteak

2.1. helburua: Informazioa ematea ikasleei enplegagarritasuna eta irteera profesionalak sustatzen dituzten jarduerei buruz.

Informazioa ematea ikasleei (unibertsitate aurreko ikasle potentzialak barne, unibertsitate ikasketak hasi aurretik) tituluetan enplegagarri-tasuna sustatzeko garatzen diren jarduerei eta irteera profesionalei buruz, halako moldez, non lagungarria izango den garapen pertsonala eta profesionala indartuko duten erabaki akademiko egokiak hartzeko.

Ekintzak Parte hartzaileak, Pr.
2.1.1. Informazioa ematea ikasleei eta ikasle potentzialei hainbat titulutan kanpoko praktikak (curriculumekoak eta curriculumetik kanpokoak) eta prestakuntza dualeko egonaldiak erakunde laguntzaileetan egiteko aukerei buruz, baita irteera profesionalei buruz ere, orientazio azoka eta jardunaldietan (Unibertsitate Orientazioko Azokak, Ateak Zabaltzeko Egunak, jarduera praktikoak, orientazio bilerak). IAZ
PEZ-EGL
PPA-TA-EPA
2.1.2. Ikasleei aurkeztea nazioarteko ikasketa eta praktiken mugikortasun programak. MPZ
PEZ-EGL
MPA
2.1.3. Informazioa ematea unibertsitate aurreko ikasleei tituludunen laneratzeari buruz*. PEZ-EGL
IAZ
IA-EPA-PPA

* Lotuta dago egresatuei titulua eskuratu eta hiru urtera egiten zaien inkestaren emaitzei, UPV/EHUren eta Lanbideren arteko Lankidetza Hitzarmenaren baitan.

2.2. helburua: Informazioa eta orientazioa eskaintzea ikasleei profil profesionala garatzen lagun diezaieketen agertokiei buruz.

Informazioa ematea ikasleei gaitasunak eskuratu eta beren burua orientatzeko balia ditzaketen alor edo agertokiei buruz, garatu nahi duten profil profesionalaren arabera.

Ekintzak Parte hartzaileak, Pr.
2.2.1. Informazioa ematea estatuko eta atzerriko erakunde laguntzaileetan prestakuntza dualaren alorrean eginiko kanpoko praktiken (curriculumekoak eta curriculumetik kanpokoak) eta egonaldien baitan balia daitezkeen agertoki profesionalei buruz, baita profil profesionala garatzen lagun dezaketen ezaugarriei buruz ere. PPA
MPA
2.2.2. Orientazioa ematea ikasleei erakunde laguntzaileetan ikasketa amaierako lanak egiteko aukerei buruz (GRAL, MAL eta doktorego tesiak). IALA
2.2.3. Informazioa ematea enplegagarritasuna susta dezaketen jarduera osagarriei buruz (uda ikastaroak…). PPA-EPA
PEZ-EGL
2.2.4. Informazioa ematea estatuko eta atzerriko erakundeetan praktikak eta egonaldiak egiteko beka deialdiei buruz, prestakuntza aldian gaitasunak garatzeari begira. PPA-EPA
MPA
EGL

 

2.3. helburua: Azken mailako ikasleak eta tituludunak trebatzea laneratzea errazteari begira.

Azken ikasturtean edo titulua lortu ondoren, prestakuntza eta orientazioa ematea ikasleei, behar adina informazio eta tresna izan ditzaten enplegua aktiboki bilatzeko eta lan munduan sartzeko.

Ekintzak Parte hartzaileak, Pr.
2.3.1. Informazio saioak antolatzea ikasleentzat hainbat testuingurutan (ikastegiak, enplegu foroak…), enplegu guneak aurkezteko, informazioa emateko enplegurako baliabideei eta laneratzea errazteko kanalei buruz (enplegu eskaintzak argitaratzen dituzten web orriak, gaitasun profesionalei buruzko informazioa ematen dutenak…). EPA (ikastegian denean)
EGL
2.3.2. Banan-banan eta modu pertsonalizatuan orientatzea azken ikasturteetako ikasleak eta tituludunak, curriculuma, aurkezpen gutuna eta lan elkarrizketa egiteko moduari buruz, eta laguntza ematea Lanbiden enplegu bilatzaile gisa alta hartzeko tramitazioan edo datuak eguneratzeko orduan. EGL
2.3.3. Informazioa ematea UPV/EHUk azken ikasturteetako ikasleentzat eta tituludunentzat duen enplegu eskaintzen aplikazioaren funtzionamenduari buruz, eta aplikazio horretarako sarbidea erraztea. EGL
2.3.4. Informazioa ematea estatuko eta nazioarteko erakundeetan praktikak egiteko programei eta prestakuntza ikastaroei buruz, lagungarriak izan litezkeenak profil profesionala garatzeko titulazioaren azken txanpan edo titulua lortu ondoren. PPA
EPA
MPA
EGL
2.3.5. Aukera profesionalei buruzko jardunaldiak antolatzea ikastegi bakoitzean, tituluaren amaieran dauden ikasleentzat, hainbat gai aurkezteko: jarduera arloak, betebehar profesionalak, enpresa motak, enplegu eskaintza publikoa, etab. EPA
Kanpoko erakundeak
(elkargo profesionalak…)
2.3.6. Erraztasunak ematea ikasketak amaitzear dauden ikasleei edo lehenengo lan esperientziak izan dituztenei (ekintzaileak barne) mentore baten laguntza eskura dezaten, garapen pertsonal, akademiko eta profesionalean lagun diezaien esperientzia profesional handiko pertsona horrek. EHni
Mentoring Pr.
2.3.7. Potentzial handiagoa duten unibertsitateko kolektiboei laguntzea, kanpoko erakundeekin lankidetzan, garapen profesional egoki bat izan dezaten, eta ikasleak hurbiltzea errealitate zientifikora, teknologikora eta enpresarialera. Talentia Pr.
EGL

 

2.4. helburua: Ekintzailetza sustatzea.

Espiritu ekintzailea sustatzea UPV/EHUn, eta prestakuntza eta aholkularitza eskaintzea unibertsitateko kideei, merkatuarentzat berrikuntza maila esanguratsua duten enpresa egitasmoak sustatzeko, enpresak sortzeko eta finkatzeko faseak barne.

Ekintzak Parte hartzaileak, Pr.
2.4.1. Informazioa ematea campus bakoitzean garatzen diren ekintzailetza programei eta erakunde laguntzaileen ekintzailetzarako laguntzen deialdiei buruz. CKHZ-CEL
PEZ-EGL-EHni
EPA-IRI
2.4.2. Ekintzailetza kultura sustatzea, ideia berriak sortzea eta talentua garatzea lagunduko duten ekitaldiak antolatuta. CKHZ-CEL
PEZ-OIDEL
EPA-IRI
2.4.3. Orientazioa eta aholkularitza eskaintzea enpresak sortzeko prozesuan zehar.  CKHZ-CEL
2.4.4. Tresnak eta baliabideak ematea ekintzailetzarako gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzeko, aukera emango dutenak martxan jartzeko ekintzailetza proiektuak eta egitasmoak. CKHZ-CEL
2.4.5. Ekintzaileak detektatzen eta erakartzen laguntzea, baita enpresa egitasmo berriak ekar ditzaketen ideiei balioa ematen ere. CKHZ-CEL
2.4.6. Balioa ematea emaitzei, unibertsitateko kideek sortutako enpresa ekimenen dibulgazioaren, hedapenaren eta aitorpenaren bitartez. CKHZ-CEL
2.4.7. Emakumeen ekintzailetza sustatzea, generoaren araberako ikasleen partaidetza orekatua indartzea ekintzailetza jardueretan, eta emakume ekintzaileen ahalduntzea laguntzea. CKHZ-CEL
BZ
EPA
2.4.8. Desgaitasuna duten pertsonen ekintzailetza laguntzea. CKHZ-CEL
DZL