I ERANSKINA - III ARDATZA

III ARDATZA: Laneratzea errazteko bitartekaritza

Planean parte hartzen duten agenteak

3.1. helburua: Bitartekari lana egitea ikasleen nahiz tituludunen eta erakunde enplegatzaileen artean.

Ingurune egokiak sortzea bitartekaritza bultzatzeko ikasleen nahiz tituludunen eta erakunde publiko, pribatu eta sozialen artean, laneratzea errazteari begira.

Ekintzak Parte hartzaileak, Pr.
3.1.1. Enplegu Foroak antolatzea campus bakoitzean, UPV/EHUko ikasleek eta egresatuek hainbat erakunderen enplegu eskaintzak ezagutzeko eta beren hautagaitzak aurkezteko modua izan dezaten. PEZ-EGL
CKHZ
3.1.2. Enplegu foroak antolatzea eskoletan eta fakultateetan, harremanetan jartzeko ikasleak eta lehen lanaren bila dabiltzan tituludun berriak ikastegien titulazioetako profiletan interesatuta dauden enpresekin. EPA-PPA
3.1.3. Saioak antolatzea kanpoko erakundeek informazioa eman dezaten beren jarduerei, kontratazio politikei, enplegu publikoari… buruz. PEZ-EGL
CKHZ
EPA-PPA
3.1.4. Informazioa ematea kanpoko erakundeei unibertsitateak ekintzailetza sustatzeko egiten dituen jarduerei eta parte har dezaketen programei buruz. PEZ-EGL
EPA-PPA
3.1.5. Eskerrak ematea ikasleen prestakuntzan laguntzen duten kanpoko erakundeei, balioa emanez egiten duten lanari. PEZ
PPA
EHni

 

3.2. helburua: Lan aukerez baliatzen laguntzea.

Lan aukerak baliatzen laguntzea UPV/EHUko ikasleei eta tituludunei, lan merkatuan sar daitezen edo beren enplegu egoera hobetu dezaten.

Ekintzak Parte hartzaileak, Pr.
3.2.1. Kanpoko erakundeen enplegu eskaintzak argitaratzen dituen UPV/EHUren LANBILA aplikazioa garatzea, erreferentziazko enplegu poltsa bihur dadin unibertsitateko tituludunentzat. PEZ-EGL
KIZ
3.2.2. Lehen enplegua eskuratzen laguntzea, beste erakunde batzuekin elkarlanean (Lanbide…). PEZ-
Lehen Aukera Pr.

 

3.3. helburua: Unibertsitate prestakuntza egokitzea gizartearen beharretara.

Baldintza egokiak sortzea egokitzapen handiago bat egon dadin unibertsitate prestakuntzaren eta euskal gizartearen beharren artean.

Ekintzak Parte hartzaileak, Pr.
3.3.1. Gizarte eragileei galdetzea tituludunen gaitasunen eta egungo nahiz etorkizuneko premia profesionalen arteko bat etortzeari buruz. TA-PPA-EPA
3.3.2. Lanbidek egresatuei jasotako prestakuntzari buruz egiten dien inkestaren emaitzak aztertzea, eta enplegatzaileen erantzunekin alderatzea. Lanbide-EGL
EPA-TA
3.3.3. Prestakuntza jarduerak egokitzea, detektatutako premiei erantzuteko. TA-PPA-EPA
PEZ-OIDEL-EHni