VOLVER

EXCEPCIONES-CUESTIONARIO

Galdetegiaren elaborazioa (3): Talde edo erabiltzaile-salbuespenak

Galdetegiaren menu zabalgarrian “talde-salbuespenak” eta “erabiltzaile salbuespenak” aukerak aurkitzen dira. Hauei esker talde (1) edo erabiltzaile jakin bat(zue)i erabiltzaileen gehiengoari ezarritako denbora murrizketak aldatu ahal izatea baimentzen da.

Erabiltzailearen eta taldearen salbuespenak konfiguratzea

Ondorengo irudian “gehitu talde-salbuespena”(1) aukera ikus daiteke. Beharrezkoa da aurretik ikastaroan taldeak zehaztu izana. Eskuliburuan “Talde eta taldekatzeak” buruzko atala ikusi.

Taldearen salbuespena gehitzeko botoia

Irudi honetan salbuespenak ezartzeko formularioa ikus daiteke. “Salbuetsitako taldea”(1) eremuan zein talderi salbuespena ezarriko zaion zehazteko aukera ematen da. “Eskatu pasahitza” (2) eremuak talde jakin horri pasahitza ezartzea ahalbidetzen du. Lauki gorriaren baitan ikus daitezke zeintzuk diren moldatu daitezkeen denbora murrizketa orokorrak.

Talde baterako salbuespena ezartzeko konfigurazioa

Salbuespena ezarri ostean, ondorengo zerrendan azalduko da.

Programatutako salbuespenen erregistroa

Salbuespen berdinak ezar dakizkioke erabiltzaile jakin batzuei ere.

Erabiltzaile bati aplikatutako salbuespena

Ohar edo abisu bat azaltzen da salbuespena aplikatu nahi zaion ikasleak galdetegira sartzerik ez duenean.

Arrazoiak ondokoak izan daitezke:

  • Galdetegira sarbidea talde bateko partaide izatera baldintzatuta dagoenean, eta ikasle hau talde horretako kide ez denean
  • Galdetegia ikasleentzat ezkutatuta dagoenean.
Salbuespena jakinarazteko mezua erabiltzailearentzat