VOLVER
PREGUNTAS-CUESTIONARIO
Galdetegiaren elaborazioa (4): Galderak gehitu
Galderen aukeraketa, orri banaketa eta “galderak ausaz erakutsi”
Galdetegiaren nondik norakoak zehaztu ondoren, bertan sartu beharreko galderak zehaztu beharko dira. Horretarako “editatu galdetegia” (1) sakatu beharko da. Galdetegira galderak igo direnean aukera hori albo batean azaltzen den menu zabalgarrian aurki ahal izango da (2).
Hurrengo orrian “gehitu” (1) sakatuko dugu galderen kargari dagozkion aukerak ikusteko: “galdera berria”, “galdera-bankutik” eta “ausazko galdera bat”.
“Nahastu” laukitxoa (2) eta “editatu izenburua” (3) ere eskuragarri daude.
“Gehitu > galdera bankutik” aukeratuz gero, galdera bankuaren ikuspegia orokorra zabaltzen da eta kategorien artean mugitu (1) eta galderak aukeratzea (2) ahalbidetzen da.
Galderak inportatu baldin badira, “editatu galdetegia” orriak ondoko aukerak eskaintzen ditu: galderen ordena aldatu (1), orrialdeak batu edo banatu, galderen puntuazioa aldatu (3).
“Giltzarrapoa”k (4) galdera bat gauzatzeko aukera, aurreko galdera bat egiteari baldintzatzatu ahal izatea ahalbidetzen du (4). Funtzionalitate hau eskuragarri dago ondokoekin:
- “Galderen jokaera” atalean “interaktiboa hainbat saiakerekin” edo “berehalako feedbacka” aukerekin
- Nabigazio metodoa “librea”.
- Nahastu aukera markatu barik.
Galderak ausaz gehitu
“Gehitu> ausazko galdera bat” aukeratzen denean, kategoria (1) galdera kopurua (2) eta kategoria horretan dagoen galdera kopurua (3) zehazteko aukera zabaltzen da.
Galdetegia aurreikusi
Galdetegi baten edizioa bukatzen denean “aurreikusi galdetegia orain” aukera azaltzen da. Aukera bera albo batean dagoen menu zabalgarrian (“aurreikusi”) (2) ere aurki daiteke.