VOLVER

BANCO-PREGUNTAS-CUESTIONARIOS

Galdera-Bankua eta galdetegia(k) ikastaroan

Ikastaro baten baitan galdetegiak gauzatzeko bi tresna bateratu daude: 1) “Galdera-bankua”, zeinak galderak mota ezberdinak sortu eta antolatzeko aukera eskaintzen duen eta 2) “Galdetegia” jarduera, zeinak galdera-bankuko galderen bidez, ikastaroaren baitan galdetegiak sortzea ahalbidetzen duen.

Galderen, galdetegien eta galderen bankua konfigurazioa

“Galdera-bankua” eta ikastaroko galdetegien arteko lotura hau baliteke ez izatea argiegia batzuetan, izan ere galdetegia editatzeko formularioak galderak sortzea ahalbidetzen baitu (3), eta horrela, galderak ondo antolatzeko ezinbestekoa da hauek kategori eta azpikategorietan sailkatzea.

Ondorengo zerrendan,  eGelan galdetegi bat sortu eta kudeatzeko prozeduraren baitan dauden atalak eta hauek eskuliburu honetako atalekin duten erlazioa azaltzen da:

  • Lehenengo atal edo fasean galdera-bankuan kategoria eta azpikategoriak sortzen dira, galderak egoki antolatzeko.

  • Hurrengo fasean galderak sortzen dira, galdera mota ezberdinen artean egokiena aukeratuz. Konfigurazio aukera batzuk, erantzunen hurrenkera, feedback orokorra, saiakeretako penalizazioa …,  galdera mota ezberdinentzat amankomunak dira.

  • Ondoren galdetegiak bete behar duen helburuaren araberako konfigurazioa ezarri beharko da. Galdetegien “ezarpenetan” aukera zabala eskaintzen da eta erabilera ezberdinetara moldatzea ahalbidetzen dute, kalifikatzailean islarik ez duen auto-ebaluaziorako errepaso ariketa batetik, irakasgaiaren azken notan pisu zehatza izango duen ebaluazio proba bateraino. Behar izanez gero, erabiltzaile edo taldekako murrizketak ezarri ahal izango dira.

  • Ostean, galderak gehitu eta orrikatzea ezarri beharko da. Aldi honetan baita, galderak nahastu edo ausazko galderak gehi daitezke. Bukaeran galdetegiaren aurrebista izango da eskuragarri konprobaketa egin ahal izateko.

  • Galdetegia ikasleek egiteko prest dago. Ondoren lortutako emaitzak azter daitezke. Badira kasu batzuetan, galdetegian izandako akatsen bat zuzendu ostean (erantzunen baten emaitza aldatu adibidez), “Birkalifikatzeko” aukerak ere. (Atal hau prestatzen ari gara)

  • Azken fase edo atala galderak eta galdetegiak gune beren, ikasturte bereko edo aurreko ikasturteetako bi guneen artean bererabiltzearekin bat etorriko da. (Atal hau prestatzen ari gara)