VOLVER

ORGANIZAR-PREGUNTAS

“Galdera-bankuan” galderak antolatu

Galdera-bankua ikastaroetan galdetegietako galderak antolatzea eta kudeatzea ahalbidetzen duen tresna da. Galdera-bankutik galderak sortu edo editatu, kategorietan antolatu eta hauek inportatu eta esportatu ahal izango dira.

“Galdera-bankura” sartzeko “Ikastaroaren kudeaketa” panelera joan behar da. Ondoren, “Galdera-bankua” (1) izeneko zutabean “galdera-bankua” (1.1) aukeraren gainean sakatu beharko delarik.

Galdera-bankura sarbidea

Zabaltzen den orrian, “galderak” (1) izeneko fitxan sartu beharko da.

Galderak sortzeko panela
  • Menu zabalgarriari esker (2) zein kategoriako edukia kontsultatu nahi den aukera daiteke.

  • Ondoren, bilaketa errazteko iragazki batzuk azalduko dira (3). Etiketetarako iragazki bat (3.1) egon badagoen arren, oraindik ez dago galderen etiketen artean bilaketa egiteko iragazkia aktitbatuta. Beste iragazki guztiak erabilgarri daude (3.2).

  • “Sortu galdera berri bat” (4) kategoria honen baitan.

  • Behekaldean kategoriaren baitan dauden galderen zerrenda azaltzen da (5). Gorriz adierazitako ikonoak (5.1) galdera mota adierazten du. Behekaldeko formularioak aldiz (5.2), galderak kategoria batetik bestera mugitzea ahalbidetzen du.

Kategoria bat sortu

Kategoria bat galdera multzo bat da, zeinak azpikategoriak izan ditzakeen. Irakasgaian erabili edo erabiliko diren hainbat galdera antolatu eta sailkatzeko tresna da.

Kategori bat gehitzeko “Kategoria”(1)  fitxan sakatu eta zabaltzen den formularioa bete beharko da:

  • “Goragoko kategoria” menu zabalgarrian aukeratu (2). Irudian gorriz adierazitako 2 zenbakiak (2.1)  kategoria horrek 2 galdera dituela adierazten du.

  • “Izena” (3)  eremuan, kategoriaren izena adierazi beharko da.

  • Aldaketak gorde (4).

Kategoriak editatzeko panela

Ondorengo irudian “Galderak” fitxaren edukia ikus daiteke. Kategoria batzuk sortu ondoren, gorriz adierazitako geziak erabiliz hurrenkera aldatu, mailaz igo edo jaistea posible izango da. Galderak dituen kategoria bat ezabatu nahi izanez gero, eduki hori goragoko kategoriara aldatu nahi den galdetuko du sistemak.

Galderaren eta kategoriaren arteko lotura
Azpimarratu behar da Moodlen galdetegi bakoitzak ikastaroko kategorien artean agertzen ez den kategoria  jakin bat daukala. Hori dela eta, erabili nahi den kategoria sortu eta horretan edo aurretik sortutako kategoria batean  galderak gehitzea aholkatzen da- galderak galdetegiari eta ez kategoriarekin lotura izanik, hauek ezin  aurkitu izana ekiditeko. Gertaera hau aurreko ikasturteetako edukiak berreskuratzean gerta daiteke, galdera hauek galdetegiarekin lotura izanik ez dira galdera bankuan ezta galdetegiaren baitan aurkitu ahal izango. Berreskuratzeko, lehenik eta behin, jatorriko ikastarora joan eta galderak esportatu beharko dira ondoren, helmuga ikastaroan inportatzeko, aurrerago azaltzen de bezala.

Kategoria eta azpikategorien erabilera

Ikastaroa antolatzeko kategoria eta azpikategoriak erabiltzeak abantaila garrantzitsuak ditu. Lehenik eta behin, azaldu bezala, galdetegi batean erabiliko diren galderak biltzeko aukera eskaintzen du. Ondoren, beste bi erabilera azpimarratuko dira:

  • Ausazko galderak erabili nahi badira kategori edo azpikategoriaren baitan hauen kopurua zehaztu beharko da- kategorietan antolatuta izateak galderak era egokian ezberdintzea ahalbidetzen du.

  • Era berean, galdera multzo bat esportatu nahi baldin bada, prozesu hau askoz ere errazagoa izango da ondo antolatuta badaude.