Desgaitasunak dituzten pertsonei zuzendutako beken eta praktiken deialdiak
- “Sumando Energía” programaren III. Deialdia aurkezten dute, desgaitasunak dituzten ikasleentzat
- ONCE Fundazioaren "Oportunidad al Talento" Bekak
- Desgaitasuna duten pertsonentzako beka deialdia. Lantegi Batuak-en praktikak
- Gureak Praktika-bekak
- Bekak Fundación ONCE-CRUE. Desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzako praktikak
- Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak
- Santander Bekak | Upskill your Talent 2022, desgaitasunak dituzten ikasleentzat
- ‘Santander Start’ desgaitasuna duten unibertsitateko Ikasleentzat Madrileko bere egoitza korporatiboan lan praktika hezigarriak egiteko programa
- Unibertsitateko tituludunentzako Talentum beka. % 5eko erreserba desgaitasuna duten pertsonentzat
“Sumando Energía” programaren III. Deialdia aurkezten dute, desgaitasunak dituzten ikasleentzat
Repsol eta Fundación Universia erakundeek beka hauek aurkezten dituzte, Repsolen praktikak egitearen bidez enplegagarritasuna bultzatzeko asmoz.
ONCE Fundazioaren "Oportunidad al Talento" Bekak
ONCE Fundazioaren beken programa, unibertsitateko ikasleen lan inklusioa bultzatzeko.
Programak desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleek graduko edo graduondoko titulua gainditzeko praktika curricularrak eta prestakuntza osatzeko curriculumetik kanpoko praktikak egin ditzaten errazten du.
Desgaitasuna duten pertsonentzako beka deialdia. Lantegi Batuak-en praktikak
Lantegi Batuak enpresak beka baten deialdia luzatu du,UPV/EHUrekin batera. Beka horren xedea, UPV/EHUko desgaitasunak dituzten ikasleen eta tituludunen enplegua lortzeko aukerak gehitzea da, Lantegi Batuak enpresaren lantegiren batean 6 hilabeteko praktika ordainduak (800€) eginez.
Gureak Praktika-bekak
Gureak taldeak “GUREAK BEKAK” deialdia jarri du martxan. Beka honen helburua, enpresetako praktika akademikoen bidez, ezgaitasuna duten ikasleei enplegagarritasuna eta lanbide etorkizuna garatzen laguntzea da.
Bekak Fundación ONCE-CRUE. Desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzako praktikak
Desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzako praktika programa. Bere helburua kanpoko praktika akademikoak egitera bultzatzea da, lehen lan esperientziara sarbidea erraztuz eta lana lortzeko aukerak hobetuz.
Hezkuntza esparrutik lan arlora igarotzeko bekak
Enpresetan lan-praktikak egiteko edo gazte-ekintzailetza bultzatzeko.
Santander Bekak | Upskill your Talent 2022, desgaitasunak dituzten ikasleentzat
Online prestakuntza-programa bat, lau ikastaro dituena aukeran, eta esperientzia-ikaskuntzako eredu bati jarraiki, Lidergoa, Komunikazioa eta Eraginkortasuna, Pertsonal Branding edo Digital Soft Skills hobetzeko aukera emango dizuna, zure erritmoan.
Izen-ematea zabalik 2022-11-07 arte
‘Santander Start’ desgaitasuna duten unibertsitateko Ikasleentzat Madrileko bere egoitza korporatiboan lan praktika hezigarriak egiteko programa
Unibertsitateko ikaslea bazara eta desgaitasunen bat baduzu, Banco Santander-ek, Universia Fundazioaren laguntzaz, praktika hauetan parte hartzera animatzen zaitu, eta ingurune berritzaile eta digital batean zure potentzial guztia garatu ahal izango duzu. ‘Santander Start’ programaren bidez, talde bateko kide izango zara, proiektu errealetan parte hartuz, eta zure behar eta kezken arabera diseinatutako prestakuntza-jardueretara sarbidea izango duzu.
Praktikak maiatzatik abenduaren 31 arte iraungo dute eta ikasketarako diru-laguntza lehiakorra emango da.
Izen emateko epea zabalik 2023ko urtarrillaren 27 arte.
Unibertsitateko tituludunentzako Talentum beka. % 5eko erreserba desgaitasuna duten pertsonentzat
SEPI-Telefonica fundazioak beka horietarako deialdia egin du, unibertsitateko tituludun gazteei edo gehienez ere 30 ECTS kreditu gainditu gabe dituzten ikasleei edo lanbide-heziketako goi-mailako tituludunei TELEFonica lantokietan prestakuntza praktikoko aldiak emateko. Praktikak tutore batek gainbegiratuko ditu.
2023-2025eko deialdia
Interesatzen bazaizu, izena eman dezakezu prozesuari buruzko informazio guztia jasotzeko: bekak abian jartzeko datak, izena emateko webgunea, epeak, etab.