VI. TOPAKETA: Ikasleen Ahotsak
Unibertsitatea aukera bat da zuretzat!
UPV/EHUk gonbidatzen zaitu desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen esperientzia desberdinak ezagutzera; laguntzak eta baliabideak erabili dituzten ikasleek unibertsitateko ibilbidea kontatuko digute. Unibertsitateko ikasleekin hitz egiteko aukera izango duzu espazio ireki batean. Unibertsitateak inklusioarekin duen konpromisoa eta egiten duen lana ikusiko duzu eta jarduera hau familiarekin partekatu ahal izango duzu. Eman ezazu izena!
PROGRAMA
17:00 - 17:10: Arantza Martinezek, UPV/EHUko Ikasleen zuzendariak, topaketa ireki eta aurkeztuko du.
17:10-18:00: Jardunbide egokiak: desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen esperientziak.
18:00-19:00:
Ikasleentzat: Unibertsitateko ikasleak inklusio-esperientziak partekatzeko solasaldia DBH-ko 4. maila, Lanbide Heziketa eta Batxilergoko ikasleekin.
Familientzat: UPV/EHUn desgaitasunak edota hezkuntza-premia bereziak dituztenentzako laguntzak, baliabideak eta egokitzapenei buruzko informazio-saioa.
TOPAKETAREN EGUNA, TOKIA ETA ORDUTEGIA
GIPUZKOAKO CAMPUSA
2024ko azaroaren 20an, asteazkena
Carlos Santamaria Zentroa
Elhuyar plaza, 2
DONOSTIA
Ordutegia
17:00-19:00
Izen-ematea
Izen-ematea zabalik azaroaren 4tik 8ra
Hurrengo formulario honen bidez: esteka