Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arreta. Unibertsitateko ikastegien gida. 2024-2025 ikasturte akademikoa
Unibertsitateko Ikastegietako zuzendaritza eta dekanotza taldeei zuzenduriko gida da hau. Desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten unibertsitateko ikasleen arretarako laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu.
- 1. ZERBITZUAK UNIBERTSITATEKO IKASTEGIEKIN DUEN JARDUERA PROTOKOLOA
- 1.1. Zerbitzu eta ikastegien arteko koordinazioa
- 1.2. Errolda
- 1.3. Ikasleen ezaugarriak
- 1.4. Ikasleen hezkuntza premia berezien sailkapena
- 1.5. Zifratan erroldatutako ikasleak
- 2. DESGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ZERBITZUA
- 2.1. Eginkizuna
- 2.2. Araudia
- 2.3. UPV/EHUko IV. inklusio plana 2024-2027
- 2.4. Lan taldea
- 3. GLOSARIOA
- 4. KONTAKTUA ETA KOKAPENA
1. ZERBITZUAK UNIBERTSITATEKO IKASTEGIEKIN DUEN JARDUERA PROTOKOLOA
1.1. Zerbitzu eta ikastegien arteko koordinazioa
Zerbitzuaren esku-hartzea
- Zerbitzuko pertsonala ikastegiko hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen arduradunarekin koordinatuko da, hauei erantzuteko eta horiek gestionatzeko.
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskaerak baloratuko ditu eta ikastegiak izan beharreko esku-hartze mota proposatuko du.
- GAUR aplikazioaren bitartez ikastegiko desgaitasunak, eta oro har, premia bereziak dituzten ikasleen errolda erraztuko du.
- Irakasleek zuzenki GAUR aplikazioaren “Zerrenda eta taldeen kontsulta” atalean ikasleen txostenak kontsulta ditzakete. Txostenak irakasleentzako jarraibideak jasoko dituzte, eskolak emateko nahiz azterketak egiteko.
- Ikastetxearekin eta irakasleekin koordinatuta, ikaslearen behar bereziei erantzuten zaie; egokitzapenak irakaskuntza-jardueretan, azterketetan eta praktiketan, tutoretza espezifikoetan, materialetan eta euskarrietan, boluntariotzaren kudeaketan eta irisgarritasun-neurrietan.
- Aukera-berdintasunaren eta hezkuntza inklusiboaren arloko sentsibilizazio eta prestakuntza-jarduerak antolatzen ditu, ikasle eta irakasleentzat.
Ikastegiaren esku-hartzea
- Ikastegi bakoitzak zuzendaritzako kide bat izendatuko du premia bereziak dituzten ikasleen arduraduna izango dena.
- Premia bereziak dituzten ikasleen arduradunak ikastegiko ikasle, irakasle eta teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen artean jakitera emango du zein den bere zeregina.
- Arduraduna zerbitzuarekin koordinatuko da, desgaitasunak eta oro har, premia bereziak dituzten ikasleen premiei erantzuteko.
- Arduradunak ikastegiko prestakuntza beharrak identifikatuko ditu eta zerbitzuak antolatzen dituen prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzetan lagunduko du.
- Ikastegiko administrazio burua edota administratzaileak zerbitzuarekin koordinatuko da, irisgarritasunaren arloko beharrei erantzuteko.
- Beharrezkoa da zentroko Autobabeserako Batzordeari ebakuazio-neurri espezifikoen berri ematea, betiere erroldan premia hori adierazten bada.
- Ikastetxeko hezkuntza-premiak dituen ikaslearen arduradunaren eta mugikortasun-pertsonaren arteko koordinazioa beharrezkoa da mugikortasun-programa batean parte hartuko duen ikaslea zerbitzuan erroldatuta dagoen eta egokitzapenak behar dituen egiaztatzeko.
1.2. Errolda
Ikasturte bakoitzean errolda bat egiten du zerbitzuak, errolda honetan desgaitasunak, eta oro har, premia bereziak dituzten ikasleen zerrenda eta haien premiak jasotzen dituena.
Errolda hau Ikastegietako zuzendaritzak GAUR aplikazioaren bitartez eskura izango du eta administrazio buruak edo administratzaileak, eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen ikastegiko arduradunak soilik sarbidea izango dute.
Errolda honetan jasotzen den informazioa isilpekoa da, datu pertsonalak babesteko legeak araututa.
Errolda hau erabilgarria da desgaitasunak dituzten ikasle kopurua ezagutzeko eta unibertsitate ikasketetan ikasleen hezkuntza premia bereziak zein diren jakiteko.
Ikasleak behar dituen premiei erantzuteko, lehenik GAUR-en bitartez egokitzapen eskaera egin behar du eta horretarako baimendu behar gaitu.
1.3. Ikasleen ezaugarriak
Arreta ematen dugun desgaitasun edota zaurgarritasun egoerak heterogeneoak dira. Agerikoak edo ikusezinak izan daitezke, jaiotzetikoak edo eratorritakoak, arinak edo larriak, aldi baterakoak edo iraunkorrak.
Ikasle batzuek, desgaitasun aitorturik izan ez arren, hezkuntza-premia bereziak dituzte, eta horiei erantzun egin behar zaie.
UPV/EHUko hezkuntza-premia berezien sailkapena honako hau da:
- Entzumen desgaitasuna
- Ikusmen desgaitasuna
- Desgaitasun fisikoa (motore urritasunak eta gaixotasun organikoak)
- Ikasteko Zailtasun Espezifikoak (IZE: dislexia, disortografia, disgrafia, diskalkulia eta hizkuntzaren nahaste espezifikoa)
- Arreta Gabezia Nahastea-Hiperaktibitatea (AGN-H)
- Autismoaren Espektro Nahasmena (AEN)
- Nahaste Psikikoak (NP)
1.4. Ikasleen hezkuntza premia berezien sailkapena
Ikaslearen hezkuntza-premia bereziei erantzuteko egokitzapenak unibertsitate-ikasketetan esku hartzeko lau eremutan sailkatzen dira: irakaskuntza, azterketak, irisgarritasuna eta orientazioa.
IRAKASKUNTZA
- Irakasleei egokitzapenen eta jardunbide egokien berri eman
- Apunteak hartzeko laguntza
- Testu irisgarriak (hizki mota eta tamaina, tarteak, grafikoak, …)
- Apunteak hartzeko laguntza
- Ikasle boluntarioak
- Lanak egiteko denbora gehiago izatea
- Egokitzapena kanpoko praktiketan
- Ikus entzunezko materialaren egokitzapena
- Irakaslana ebaluatzeko inkestaren egokitzapena
- Laguntza produktuak edo/eta laguntza teknikoak: software egokitua (Zoom-text, Jaws), frekuentzia modulatu igorgailua eta beste batzuk.
- Tutoretza espezifikoa
- Hezkuntza Laguntzarako Espezialista (irakaskuntza, azterketak, tutoretzak eta GRAL edota MAL aurkezpena)
- Zeinu Hizkuntzarako Interpretea (irakaskuntza, azterketak, tutoretzak eta GRAL edota MAL aurkezpena)
AZTERKETAK
- Irakasleei egokitzapenen eta jardunbide egokien berri eman
- Denbora gehitzea %25
- Testu irisgarriak (hizki mota eta tamaina, tarteak, grafikoak, …)
- Baliabide teknikoak (software egokitua, tresna tiflotekniko, bitarteko optikoak, ordenagailua,..)
- Hasierako irakurketa
- Bukaerako irakurketa
- Transkripzioa
- Altzarien egokitzapena
- Gela irisgarria
- Aparteko gela
- Eserlekuaren erreserba
- Hezkuntza Laguntzarako Espezialista puntuala
- Zeinu Hizkuntzarako Interprete puntuala
IRISGARRITASUNA
- Ikusmen urritasuna duten ikasleentzako orientazio espaziala
- Mugikortasun urria duten ikasleentzako garraio bekak
- Espazioen egokitzapena (gelen antolaketa, sarrera, igogailua, WC,…)
- Altzarien egokitzapena (altzari espezifikoa)
- Ebakuazio neurri espezifikoak
ORIENTAZIOA
- Sartu berri diren ikasleei orientazioa
- Ikasketen planifikaziorako laguntza
- Mugikortasun-programako ikasleentzako orientazioa
- Enplegagarritasunari buruzko orientazioa
1.5. Zifratan erroldatutako ikasleak
1. Taula. 2023-2024 ikasturtean premia bereziak dituzten erroldatuta daude ikasleak
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | GUZTIRA | ||
---|---|---|---|---|---|
Entzumen desgaitasuna | Emakumea | 4 | 13 | 2 | 19 |
Gizona | 0 | 4 | 1 | 5 | |
Guztira | 4 | 17 | 3 | 24 | |
Ikusmen desgaitasuna | Emakumea | 4 | 4 | 0 | 8 |
Gizona | 3 | 5 | 5 | 13 | |
Guztira | 7 | 9 | 5 | 21 | |
Desgaitasun fisikoa (1) | Emakumea | 17 | 34 | 17 | 68 |
Gizona | 8 | 28 | 11 | 47 | |
Guztira | 25 | 62 | 28 | 115 | |
Ikasteko Zailtasun Espezifikoak (2) | Emakumea | 15 | 48 | 38 | 101 |
Gizona | 8 | 21 | 13 | 42 | |
Guztira | 23 | 69 | 51 | 132 | |
Arreta Gabezia Nahastea-Hiperaktibitatea | Emakumea | 11 | 28 | 26 | 65 |
Gizona | 13 | 29 | 25 | 67 | |
Guztira | 24 | 57 | 51 | 132 | |
Autismoaren Espektro Nahasmena |
Emakumea |
4 | 7 | 4 | 15 |
Gizona | 7 | 22 | 3 | 32 | |
Guztira | 11 | 29 | 7 | 47 | |
Nahaste Psikikoak | Emakumea | 7 | 25 | 17 | 49 |
Gizona | 4 | 9 | 9 | 22 | |
Guztira | 11 | 34 | 26 | 71 | |
GUZTIRA | Emakumea | 62 | 158 | 104 | 324 |
Gizona | 43 | 117 | 67 | 227 | |
Guztira | 105 | 277 | 171 | 553 |
(1) Motore urritasunak eta gaixotasun organikoak
(2) IZE: Dislexia, disortografia, disgrafia, diskalkulia eta Hizkuntzaren Nahaste Espezifikoa
2. Taula. Campus bakoitzeko premia bereziak dituzten ikasle berrien bilakaera
ARABA | BIZKAIA | GIPUZKOA | GUZTIRA | ||
---|---|---|---|---|---|
2019-2020 | Emakumea | 13 | 43 | 27 | 83 |
Gizona | 7 | 34 | 17 | 58 | |
Guztira | 20 | 77 | 44 | 141 | |
2020-2021 | Emakumea | 14 | 43 | 25 | 82 |
Gizona | 18 | 32 | 26 | 76 | |
Guztira | 32 | 75 | 51 | 158 | |
2021-2022 | Emakumea | 21 | 54 | 34 | 109 |
Gizona | 13 | 42 | 17 | 72 | |
Guztira | 34 | 84 | 47 | 165 | |
2022-2023 | Emakumea | 21 | 54 | 34 | 109 |
Gizona | 9 | 41 | 24 | 74 | |
Guztira | 30 | 92 | 58 | 180 | |
2023-2024 | Emakumea | 17 | 56 | 34 | 107 |
Gizona | 11 | 34 | 16 | 61 | |
Guztira | 28 | 90 | 50 | 168 |
2. DESGAITASUNAK DITUZTEN PERTSONENTZAKO ZERBITZUA
2.1. Eginkizuna
Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatu, ikasketetarako sarbidea erraztu, unibertsitateko zerbitzuak jaso eta unibertsitateko bizitzan parte hartzea errazteko eginkizuna du.
2.2. Araudia
Atal honetan zerbitzuaren lana gidatzen eta zuzentzen duen erreferentzia dokumentalak eta araudia jasotzen dira. Zerbitzuko web atariaren bitartez jaso daitezke guztiak.
UPV/EHUko ESTATUTUAK
17/2011 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuak onartzen dituena.
Desgaitasunak dituzten ikasleak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko beharrezko neurriak jasotzen ditu.
Lehenengo Titulua. UPV/EHUren izaera eta helburuak
4. art -
2.- UPV/EHUk honako hauek sustatuko ditu:
b) Premia bereziak dauzkaten pertsonak unibertsitateko kideen artean izatea.
3.– UPV/EHUk emakumeen eta gizonen berdintasuna bermatuko du bere baitan eta beharrezko neurriak hartuko ditu inor diskriminatua izan ez dadin arrazoi hauengatik: jatorria, etnia, sexua, erlijioa, iritzia, hizkuntza edo bestelako egoera pertsonal edo sozialen bat. Beraz, UPV/EHUk aintzat hartuko ditu honako printzipio hauek: aukera berdintasuna, aniztasunaren eta diferentziaren errespetua, genero ikuspegia txertatzea, ekintza positiboa, sexuari lotutako rolak eta estereotipoak baztertzea, eta gizonen eta emakumeen ordezkaritza parekatua.
II. Titulua Unibertsitateko kideak
V. Kapitulua. Premia bereziak dauzkaten pertsonak
67. art –
UPV/EHUk ekintzak bultzatuko ditu premia bereziak dauzkaten unibertsitateko kideek eta gainerako kideek aukera berdintasun berberak dauzkatela ziurtatzeko. Beraz, beharrezko baliabideak, informazioa, laguntza eta bitartekoak jarriko ditu premia bereziak dauzkaten pertsonen eskura
68. art –
1. – UPV/EHUk bermatu egingo die aukera berdintasuna ezintasunak dauzkaten ikasleei eta unibertsitateko gainerako kideei. Beraz, debekatu egingo du edozein diskriminazio mota eta ekintza positiboa bultzatuko du, aipatutako pertsonen parte hartzea erabatekoa eta eraginkorra izan dadin unibertsitatean.
2. – Ezintasunak dauzkaten ikasleak eta unibertsitateko gainerako kideak ezin izango dira izan diskriminatuak beren ezintasunagatik, ez zuzenean ez zeharka, unibertsitatera sartzeko prozesuan, bertan ari direnean, eta titulu akademikoak edo onartuta dauzkaten bestelakoak baliatzean.
3. – Ezintasunak dauzkaten ikasleek horrelakorik behar balute, unibertsitateko ikastegiek eta sailek esanguratsuak ez diren egokitzapen curricularrak egingo lituzkete eta ikasleen beharretara moldatutako tutoretza espezifikoak ezarriko.
4. – UPV/EHUk egokitu egin beharko du bere ingurunea, legeriak xedatutakoari jarraiki, ezintasunak dauzkaten pertsonak oztoporik gabe ibili ahal izan daitezen bertan.
5. – UPV/EHUk kontuan hartuko du ezintasunak dauzkaten pertsonei lana emateko arautegietan xedatutakoa, eta aplikatu egingo du langileak hautatu eta kontratatzean.
HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK DAUZKATEN UPV/EHUKO IKASLEEI AUKERA BERDINTASUNA BERMATZEKO ARAUTEGIA
AKORDIOA 2015eko apirilaren 30ean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartua, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko (eta 2023ko uztailaren 20ko UPV/EHUko Gobernu Kontseiluaren Erabakiaren bidez aldatua.)
Arautegi honen helburua da desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten UPV/EHUko ikasleen arretarako ekintzak arautzea, unibertsitateko gainerako kideek dituzten aukera berberak bermatuko dizkieten ikasketetarako sarbidea erraztu, ikasketak egin eta erabateko parte hartzea izateko aukera izatea unibertsitatean egongo diren bitartean.
Hurrengo informazioa aurki dezakezu:
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen eskubideak eta erantzukizunak.
- Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuko jarduera prozedurak.
- Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen aukera berdintasuna bermatzeko baliabideak.
- Erreklamazio prozedurak.
- Datuak babestu.
2.3. UPV/EHUko IV. inklusio plana 2024-2027
UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak 2023ko abenduaren 14an onartua.
I. ARDATZA: Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten.
1.1. Unibertsitatera sartzeko bideak, ikasketen eskaintza eta UPV/EHUn inklusioa babesteko neurriak eta baliabideak ezagutzera ematea.
1.2. Erabakiak hartzeko erraztasunak ematea, ikasleak beren aukerez kontzientziatuta.
II. ARDATZA: Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran.
2.1. Unibertsitatera sartzeko probak egiteko aukera bermatzea ikasle guztiei.
2.2. Unibertsitatera sartzeko administrazio tramiteak erraztea.
2.3. Aniztasuna aintzat hartuko duten prozesuak egitea, ikasleei unibertsitatean kokatzeko orduan lagunduko dietenak.
III. ARDATZA: Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzea.
3.1. Ahultasun egoeran dauden pertsonei unibertsitate ikasketak egiteko erraztasunak ematea.
3.2. Ikasleen parte hartze aktiboa bultzatzea unibertsitate bizitzan, eta UPV/EHUko kide izatearen sentimendua indartzea.
3.3. Ahultasun egoeran dauden ikasleek naziokoak nahiz nazioarteko mugikortasun programetan parte har dezaten sustatzea
3.4. Kultura inklusiboa UPV/EHUko unibertsitateko kideen artean zabaltzea, eta gizartearen sentsibilizazioan laguntzea.
3.5. Ikasleen enplegagarritasunaren alde egitea
IV. ARDATZA: Bizitza aktiborako igarobidea erraztea
4.1. Unibertsitate ikasketak amaitu ondoren erabakiak hartzeko
4.2. Hedabideetan presentzia eta sareko lana indartzea, ikasle egresatuen gizarteratzea errazteko.
V. ARDATZA: Arreta sistema integral eta jasangarria finkatzea
5.1. Arreta sistemaren osotasuna bermatuko duen inklusio kontzeptu konprometitu eta global batetik lan egitea.
5.2. Neurriak hartzea esklusio eta ahultasun arriskupean dauden kolektiboei arreta emateko sistema jasangarria izan dadin.
2.4. Lan taldea
- Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordea
- Ikasleen Zuzendaritza
- Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua
- Arabako Arreta Unitatea
- Orientazio Teknikaria
- Bizkaiko Arreta Unitatea
- Orientazio Teknikaria
- Gipuzkoako Arreta Unitatea
- Orientazio Teknikaria
- Desgaitasunetan Teknikari Arduraduna
- Administrazio Laguntzailea
- Hezkuntza Laguntzaile Espezialistak
- Zeinu Hizkuntza Interpreteak
- Arabako Arreta Unitatea
- Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua
- Ikasleen Zuzendaritza
3. GLOSARIOA
HEZKUNTZA INKLUSIBOA: ikasle guztien berdintasun aukerak bermatuko dituen irakaskuntzaren diseinua, antolaketa eta garapena ikasketetako sarbidea, aurrerapena eta partaidetzan. Hezkuntza interbentzio prozesu moduan ulertu behar da pertsona guztien ezaugarriak kontuan hartuz eta aniztasunari erantzuteko egokitzeko gaitasuna duena.
*AUKERA BERDINTASUNA: ikasketetan dauden oztopoak hautsi behar dira ikasleentzako guztientzako bideratua dagoen irakaskuntza prozesuan, ikasle guztiak beraien ezaugarriaz gain curriculumera sarbidea izan dezaten, egokitzapen indibidualak egiteko beharrik egon gabe eta modu honetan hezkuntza inklusiboago bat lortuz.
HEZKUNTZA PREMIA BEREZIAK: ikasle batzuk desgaitasun baten ondorioz edo/ta ikasteko zailtasun espezifiko, nahaste edo gaixotasun baten ondorioz ikasketak egiteko eta garatzeko dituzten premiak dira. Hezkuntza testuinguruan ezarrita dauden ikasketetan sartzeko eta garatzeko gradu handi edo txiki batean dauden zailtasunak dira.
*DISEINU UNIBERTSALA: guztientzako diseinurako printzipioen aplikazioan (Mace, 1985; Preiser y Ostrosff, 2001; Story, 2011), bere ingelerazko jatorrizko hitza, Universal Design, eskola, institutu eta unibertsitatean ematen diren irakaskuntza ikaskuntza prozesuetarako saiakera lortu nahian, ikasle guztiak kontuan hartzea beraien ezaugarri edota egoera pertsonalaz gain.
*IDU=IKASKUNTZARAKO DISEINU UNIBERTSALA: IDU-aren definizioa curriculumari marko berri bat ematea da, hezkuntzarako hobekuntzak egitea ekarriko duena ikasle guztien aldetik eta batez ere desgaitasuna duten ikasleen aldetik (Hitchcock, Meyer, Rose y Jackson, 2002). IDU-ak ikasleen aniztasuna kontuan hartzen du curriculumean jasota dauden helburu, eduki, material eta ebaluaketan malgutasuna emanez. Egoera honek hezkuntza adituei ikasgeletan irakasteko modu desberdinak ezartzea baimentzen du.
GJH- GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK: 4.GJH= guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa bermatzea eta 10. GJH= desberdintasunak murriztea. Garapen jasangarrirako 2030 EHUagendak 2019-2025 jasotzen ditu aipatutako helburuak.
*Ingrid Sala Bars, Sergio Sánchez Fuentes, Climent Giné Giné y Emiliano Díez Villoria. Análisis de los distintos enfoques del paradigma del diseño universal aplicado a la educación. Revista Latinoamericana de Educación Inclusiva. 8 bol, zª 1, orri. 143-152.
4. KONTAKTUA ETA KOKAPENA
Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua
ARABA
Natalia Ortiz Blasco
Arabako Campuseko Errektoreordetza
Komandante Izarduy kalea, 2
01006 Vitoria-Gasteiz
T: 94 501 4343
BIZKAIA
Leioa
Kepa González Antona
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko beheko aldea
Sarriena Auzoa, z/g
48940 Leioa
T: 94 601 2258
Bilbao
Itziar Zubiaur Kamiruaga
Larrako-Etxea. Agirre Lehendakaria, 81. 48015 Bilbo
T. 94 601 3709
GIPUZKOA
Ane Amondarain Rodríguez / Mamen López Lizarralde
Ignacio Mª Barriola Zentroa (Gelategia)
Elhuyar Plaza, 1
20018 Donostia
T: 94 301 8137 / 5184