Aurkezpena
Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua
Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua 2003an sortu zen, aukera-berdintasunaren printzipioa bermatzeko eta hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleek unibertsitateko ikasketak eta unibertsitateko bizitzan erabateko parte-hartzea izateko. Zerbitzua Ikasleen eta Enplegagarritasunaren Errektoreordetzaren menpe dago.
Gaur egun, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako campusetan arreta unitateak ditu.
UPV/EHUko IV Inklusio Plana (2024-2027) Gobernu Kontseiluan onartu zen, 2023ko abenduan. Bertan, zerbitzuaren jardunaren oinarri diren funtsezko lau ardatzak jasotzen dira:
I. Ardatza
Informazioa gizarte eta hezkuntza inklusioaren ikuspegitik ematen dela bermatzea, unibertsitate aurreko ikasleek unibertsitate ikasketak aukera erreal gisa ikus ditzaten eta beren egoerara egokitutako erabakiak har ditzaten
II. Ardatza
Aukera berdintasuna bermatzea, unibertsitate ikasketen sarreran
III. Ardatza
Unibertsitate bizitza inklusioaren ikuspegitik garatzen erraztea
IV. Ardatza
Bizitza aktiborako igarobidea erraztea
V. Ardatza
Arreta sistema integral eta jasangarria finkatzea.