inf_ayudas_erasmus +

Erasmus+ Ikasketetarako Mugikortasun Luzeak (SEPIE)

 

EUROPAN

250 €-ko kopuru gehigarri bat finantzatuko zaie hilero egoera hauetakoren batean dauden ikasleei:

  • Legez ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortuta eta kalifikatuta izatea.
  • Autismoaren espektroko nahasmenduaren diagnostiko ziurtatuak

  • Hiperaktibitatedun arreta fatlagatiko nahasmenduaren diagnostiko ziurtatuak (AGNH/GNH)

Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak Desgaitasunak Dituzten Pertsonentzako Zerbitzuarekin egiaztatuko du deialdi honen esparruan Erasmus+ mugikortasuna egiten duen ikasle bakoitzaren egoera berria, laguntza gehigarri hori onartzeko.

EUROPATIK KANPO: Erasmus+ Desgaitasuna duten ikasleen behar berezietarako laguntza (SEPIE)

Laguntza hau jasotzeko, parte-hartzaileek % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna legez aitortu eta kalifikatua izan beharko dute (edo horren baliokidea, atzerriko ikasleen kasuan), edo arazo fisiko edo mentalak nahiz osasun-arazoak osasun ziurtagiri bidez egiaztatuta izan beharko dituzte. Era berean, Programan ezarrita dauden onartzeko gainerako irizpideak ere bete beharko dituzte parte-hartzaileek.

Informazio gehiago hurrengo estekan: esteka.