Nazioarteko Desgaitasunaren Eguna, abenduak 3
Nazioarteko Desgaitasunaren eguna
Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna 1992an izendatu zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak 47/3 ebazpenaren bidez. Helburua da desgaitasuna duten pertsonen eskubideak eta ongizatea sustatzea gizarte eta garapenaren arlo guztietan, eta haien egoeraz kontzientziatzea bizitza politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalaren alderdi guztietan.
Aurten, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren gaia "GJHak erreskatatzeko eta lortzeko ekintzan bat eginda, desgaitasuna duten pertsonentzat, haiekin eta haien alde" da. Giza eskubideen funtsezko baldintza da desgaitasun egoerak gizarteko parte izatea, garapen iraunkorra, bakea eta segurtasuna errespetatzeko. Halaber, Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendaren "atzean inor ez uzteko" promesa betetzeko funtsezko gaia da. Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak errespetatzea ez da justizia-kontua bakarrik, gure etorkizunean inbertitzea ere bada. (Iturria: Nazio Batuak)
Bideoa: Hezkuntza inklusiboa: unibertsitate-praktika egokiak
Bideoak ikasleen eta unibertsitateko irakasleen arteko elkarrizketak eta hezkuntza inklusiboari buruzko irakaskuntzako esperientziak jasotzen ditu.
Bideoa ikusteko esteka.
Inklusioa, desgaitasuna eta komunikazioa II. Jardunaldia
Abenduak 3, Desgaitasunaren Nazioarteko eguna dela eta, “Inklusioa, desgaitasuna eta komunikazioa II Jardunaldiak” izango dira Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditorioan.
Lau hizlarik inklusioari eta aktibismoari buruz hitz egingo dute.
Informazio gehiago: hurrengo estekan