UNIBERTSITATE INKLUSIBOARI BURUZKO VI. KARTEL LEHIAKETAREN DEIALDIKO OINARRIAK 2023
Deialdiaren helburua
UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak lehiaketa bat antolatu du unibertsitate inklusiboaren adierazgarri izango den kartela aukeratzeko, oinarri hauekin:
Gaia
XXI. mendeko unibertsitate inklusiboa, desgaitasunak eta, oro har, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasle guztiei ikasketetan eta unibertsitateko jarduera guztietan sarbidea eta parte hartzeko aukera berdintasuna emango diena.
Parte hartzaileak
UPV/EHUn matrikulatuta egotea ikasketa ofizialetan edo berezko graduondoko ikasketetan (hau da, etengabeko prestakuntzako masterretan, unibertsitate espezializazioko tituluetan edo unibertsitateko aditu tituluetan) eta mugikortasun-programen bidez UPV/EHUn dagoen edozein ikaslek.
Lan bakar bat aurkeztuko du ikasle bakoitzak.
Lanen ezaugarriak
Kolorea eta teknika: libreak.
Obraren tamaina: 50 x 70 cm, bertikalean.
Lanak originalak eta argitaragabeak izango dira, eta nahitaezko osagarri izango dituzte:
lehiaketaren gaiarekin zerikusia duen testu bat: euskaraz eta gaztelaniaz.
UPV/EHUren logoa eta Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren izena, eransten den eredua jarraituz (ikus eranskin 1)
Eskaria modu telematikoan osatu eta gero, erregistro bidez ikasleen eta enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzan aurkeztu beharko da hurrengo jarraibideak jarraituz:
Web-orrian eskuragarri dagoen formularioa beteko da, https://www.ehu.eus/eu/web/forms/shared/-/form/47855400 eta bertan datu hauek jasoko dira: izen-abizenak, NAN, ikasten ari den titulazioa, ikasten ari den ikastegia, helbide elektronikoa, telefonoa eta obraren leloa.
Lana formularioan sartuko da jpg fitxategi batean, 300 ppp-ko bereizmenarekin. Lanek ez dute egilearen izenik edo sinadurarik izango.
Eskatzaileak eskabidearen frogagiri bat jasoko du posta elektronikoz berak eskabidean emandako helbidean. Mezu hori formulario-frogagiriarekin jaso ondoren, erregistro bidez aurkeztu beharko du.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluaren arabera, eskabidea, ahal dela, UPV/EHUko erregistro elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko da (https://egoitza.ehu.eus/eu/registro-electronico), UPV/EHUko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordetzara zuzenduta – Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua (U02000325).
Horretarako, identifikazio elektronikorako sistema hauetakoren bat erabili behar da: a) Izenperen ziurtagiri digitala; b) UPV/EHUren txartela (Izenpe); c) NAN elektronikoa; edo, d) Diruaren eta Zerga Zigiluaren Fabrika Nazionalaren ziurtagiria (FNMT-CERES).
Era berean, beste toki hauetan ere aurkeztu ahal izango da eskaera: a) sektore publikoko beste edozein erakunderen erregistro elektronikoan; b) erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren edo sektore publikoko edozein erakunderen bulegoetan, aurrez aurre, funtzionario publiko gaituaren bidez; c) posta bulegoetan; eta, d) Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan edo bulego kontsularretan.
Erregistro gaietan laguntzeko UPV/EHUren bulegoetan aurrez aurre aurkezten diren eskaerak eta dokumentuak digitalizatu egingo dira administrazio espediente elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesduna funtzionarioaren aurrean identifikatu eta horrela jarduteko adostasun espresua adierazi ondoren, bat etorrita UPV/EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin. Erabaki horrek onartu egiten ditu gai hauei buruzko jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak; eskaerak, idatziak edo bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea UPV/EHUn; eta funtzionario publiko gaituen erregistroa.
GARRANTZITSUA: Formularioa betez, telematikoki bidaltzen diren eta aurretik adierazitako prozeduraren bidez erregistratu ez diren eskabideak AURKEZTU GABEKOTZAT joko dira, eta lehiaketatik kanpo geldituko dira
Lanak aurkezteko epea: 2023ko urriaren 18tik abenduaren 18ra arte.
Informazio telefonoa eta e-maila: 943 01 5183 / discap@ehu.eus
Sariak
Irabazleek hurrengo sariak jasoko dituzte:
1. saria: iPad Air bat.
2. saria: 400 euroko Ehudendako txartel bat.
3. saria: 200 euroko Ehudendako txartel bat.
Saria jabegabe utzi ahal izango da, kartelek gutxieneko kalitate teknikorik ez badute.
Kartel irabazlea UPV/EHUren jabetza bihurtuko da, eta egileak haren ustiapen eskubideak lagako ditu, erreprodukzio, banaketa eta komunikazio publikoen modalitateetan, UPV/EHU izanik horren onuradun bakarra.
Kartel irabazlearen inprimaketak tonalitate aldaketaren bat behar badu, emaitza hobetze aldera, edo akats ortografikoak zuzendu behar badira, epaimahaiak aldaketa horiek agindu ahal izango ditu, egilearekin harremanetan jarri ondoren.
Epaimahaia
Epaimahaiak 5 kide izango ditu: Arte Ederren Fakultateko eta Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea saileko irakasle bana, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuak izendatuak, UPV/EHUko Ikasleen zuzendaria, Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren ordezkari bat eta ikasle bat, UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluak proposatua.
Kartel irabazlearen aukeraketa: epaimahaiak hautatutako kartelak jendaurrean erakutsiko dira, UPV/EHUren web orrian eta UPV/EHUren hiru campusetako gune desberdinetan. Hautatutako kartelen artetik, saridunak aukeratuko dira, otsailean jakinaraziko direnak, eta sariak ekitaldi batean banatuko dira, zerbitzuaren web orriaren bidez iragarriko dena.
Aurkeztutako lanek kontuan hartuko dituzte irudi bankuetatik hartutako argazki, irudi edo baliabide grafikoak erabiltzeko behar diren eskubideak, irudiak egilearenak ez direnean. UPV/EHUk ez du inolako erantzukizunik izango lanen edukiek hirugarrenei dagokienez eragin ditzaketen erreklamazioetan.
Epaimahaiaren eskumenak: epaimahaiak, hautapen prozesuaren edozein unetan, atzera bota ahal izango du lan bat, baldin eta:
Zalantzak badaude haren egiletzaz.
Pertsonen duintasunaren aurkakoa bada.
Beste obra baten plagiotzat har badaiteke, edo plagioa ez izanik beste lan baten imitazioa denean, edota beste obra batzuetan inspiratzen denean. Hala, epaimahaiak, horren berri izatean, lanari originaltasun merituak falta zaizkiola erabaki ahal izango du.
Atzera botatzea bozketa hasi ondoren gertatzen bada, aurrera jarraituko du bozketak hautatutako gainerako kartelekin.
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Hala eta guztiz ere, epaimahaiak erabakia berraztertu eta bertan behera utzi ahal izango du, aurreko paragrafoan aurreikusitako egoeraren bat sortzen denean.
Lehiaketan parte hartzeak berarekin dakar onartzea bai oinarriak bai antolatzaileen eta epaimahaiaren erabakiak, eta uko egitea oinarrien eta erabakien aurkako errekurtsoei.
Antolakuntzak oinarri hauek aldatu ahal izango ditu, beharrezkoa izanez gero.