Zeinu Hizkuntza ikastaroak_2024

IKASLEENTZAT-IKASI Zeinu Hizkuntza- Presentziala

Sarrera

Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako zerbitzuak  modalitate presentzialean“Zeinu Hizkuntza” ikastaroak antolatu du hiru campusetan. UPV/EHUko gradu eta graduondoko ( master ofiziala eta doktoregoa) unibertsitate ikasleei zuzendua daude.

Ikastaro hau zeinu hizkuntzaren oinarrizko hiztegia ikasteko sarrera da, hizkuntza horretan modu labur eta errazean adierazteko gai izateko, pertsona gorrak eta komunikatzeko modua ezagutzeaz gain. Zeinu hizkuntzaren oinarrizko zeinuak eta pertsona gorrek erabiltzen duten alfabeto daktilologikoa erabiltzen ikasiko duzu.

Ikastaroei buruzko informazioa

Ikastaroaren iraupena 30 ordukoa da, presentzialak eta nahitaezkoak, astean bi saiotan banatuta, eta hautazko kreditu bateko aitortza du. Hautazko  kreditua emango da beti ere ikasleek eskoletara bertaratzearen % 100 betetzen badute.

Ikastaroen egutegia eta ordutegia


Guztira hiru ikastaro eskainiko dira. Datak eta ordutegiak hauek izango dira:

  • Araba: astearte eta ostegunetan 14: 30-17: 00. Hasiera: urriak 15- azaroak 21
  • Bizkaia-Leioa: astelehen eta asteazkenetan 14: 30-17: 00. Hasiera: urriak 14- azaroak 20
  • Gipuzkoa: astelehen eta asteazkenetan 14: 30-17: 00. Hasiera: urriak 14- azaroak 20

Plaza mugatuak


Plaza kopurua mugatua da eta parte-hartzaileen hautaketa inskripzio ordenaren arabera egingo da plaza guztiak bete arte, 20 ikastaro bakoitzeko izango dira.

Plazen % 5 desgaitasun-egoeran dauden ikasleentzat gordeko da. Desgaitasunen bat izanez gero, dagokion ziurtagiria honako helbide honetara bidali beharko da: discap@ehu.eus
 

Ikastaroa Euskal Gorrak Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioarekin antolatu da.

Izena emateko formularioa

Izena emateko epea irailaren 26an goizeko 8:30etan hasiko da eta irailaren 30ean itxiko da, eguerdiko 13: 00etan. Webgunearen bidez egiten da.

Izena emateko estekak:

  • Araba: Zeinu hizkuntza ikastaroa
  • Bizkaia-Leioa: Zeinu hizkuntza ikastaroa
  • Gipuzkoa: Zeinu hizkuntza Ikastaroa

Onartutako pertsonen zerrenda
 

Onartutako pertsonen zerrenda urriaren 3an  argitaratuko da webgunean. Onartutako pertsona guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute ikastaroaren jarraibideekin.