BANCO_PRODUCTOS_APOYO (BPA)

ONCE Fundazioaren laguntza produktuen bankua

Laguntza produktuak merkatuan eskuragarri dauden edo bereziki ezgaitasunak,  jardueretan mugak edo parte hartzean murrizketak prebenitzeko, konpentsatzeko, kontrolatzeko, arintzeko edo neutralizatzeko sortutako produktuak (gailuak, ekipamenduak, instrumentuak, teknologiak eta software-ak) dira.

BPAren onuradunak UPV/EHUn matrikulatutako ikasleak dira,% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo ezgaitasun iraunkorra egiaztatzen dutenak.

Eskaeraren Prozedura

UPV/EHUko Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzuaren bitartez egin beharko dira eskaerak, hurrengo prozesua jarraituz:

  1. Ikasleak GAURen bidez egin beharko du egokitzapen eskaera, behar duen produktua adieraziz.
  2. Zerbitzuak eskaera baloratuko du eta, onartu ondoren,  produktuaren eskuragarritasuna kontsultatuko dio ONCE Fundazioari. BPAk produktuaren erabilgarritasuna berresten badu, bidalketa-kudeaketari ekingo zaio.

  3. Ikasleari bi inprimaki (A3 eta A4) bidaliko zaizkio posta elektronikoz. Inprimaki horiek sinatu eta zerbitzura bidali beharko ditu, ONCE Fundazioari produktuaren datuak lagatzeko baimena emateko eta produktua modu arduratsuan erabiltzeko konpromisoa adierazteko.
  4. Zerbitzuak produktua jaso bezain laster, ikasleari jakinaraziko dio Zerbitzutik hartzera pasatzeko.

  5. Ikasleak produktua ikasturte amaieran itzuli beharko dio Zerbitzuari.

 


 

lengua_signos_bpa