Laguntzak eta baliabideak
ONCE Fundazioko V. laguntza deialdia, desgaitasunak dituzten Gazteentzako Berme Sisteman izena emandako gazteek atzerrian hizkuntz-ikastaroak egiteko
Eskaerak aurkezteko epea 2022ko irailaren 30ra arte irekita egongo da
Bekak "Oportunidad al talento"
ONCE Fundazioak eskaintzen duen beken programa honek ditu: nazioarteko mugikortasunerako bekak, master eta graduondorako bekak, doktorego-bekak, ikerketarako bekak, enpresetako praktikak desgaitasun handiak dituzten ikasleentzat eta kirolak eta ikasketak bateragarri egiteko bekak.
Deialdia zabalik irailaren 29 arte.
Garraio egokitutako Bekak
Garraio publikoa erabiltzeko mugikortasuneko zailtasun handiak dituzten ikasleek UPV/EHUko zentroetarako bidaien gastuak ordaintzeko laguntza hau eskatu ahal dute.
Fundación Universia bekak desgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleentzat
Universia Fundazioak % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-ziurtagiria duten ikasleentzako 1.000 euroko beken deialdia egin du, ikasle horiek aukera-berdintasunean sartzea eta haien aurrerapen akademikoa bultzatzeko. Beken programa honek kalitatezko hezkuntza inklusiboa sustatzen du.
Izena ematea urriaren 7 arte Universia Fundazioaren webgunean.
Adecco Fundazioaren unibertsitateko desgaitasuna duten ikasleei zuzendutako beka deialdia
Gradu, master edo LHko ikasketetarako bekak.
Adecco Fundazioa eta Cadaguaren beka II. deialdia, desgaitasunak dituzten unibertsitate ikasleentzat
600 €-tik 4.000 €-ra arteko 10 prestakuntza-beka.
Eskaerak egiteko epea irailaren 30ean amaituko da.
SEPI FUNDAZIOA - TELEFONICA 2023 BEKAK
SEPI, F.S.P. Fundazioak, TELEFÓNICA DE ESPAÑA, S.A.U.rekin 2023ko martxoaren 1ean sinatutako kontratuaren baldintzen arabera, 125 bekatarako deialdia egiten du, programa honen lehenengo prozesuari dagozkionak, eta deialdiaren oinarrietan azaltzen dira beka horien ezaugarriak. Enpresa-prestakuntza praktikoko beka ordainduak eskaintzen dituzte, 6 eta 9 hilabete bitarteko praktikaldia, hilean 1.150 €-ko esleipenarekin, Telefónicaren proiektuetako batean, eta ondoren lanean hasteko aukera ematen dute.
2023ko apirilaren 23ra arte izena ematea SEPI Fundazioaren webgunean
Bekaren hasiera 2023ko uztailaren 1etik aurrera aurreikusten da.
"Reina Letizia para la Inclusión” Laguntza-programa
Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuak deitutako programa, desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza eta lanbide baldintzen hobekuntza sustatzeko.
Laguntza motak:
- Laguntza-produktuetarako eta behar teknikoetarako laguntzak
- Prestakuntzarako eta hezkuntza-baldintzak hobetzeko laguntza teknikoa eta pertsonala emateko laguntzak
- Unibertsitateko, graduko, graduondoko eta masterreko ikasketetarako laguntzak
- Nazioarteko mugikortasunerako laguntzak
- Mugikortasun nazionalerako laguntzak
- Hizkuntza-gaitasunak eskuratzeko laguntzak
- Doktoretzarako laguntzak
- Goi mailako kirolarientzako laguntzak
Eskabideak bide elektronikoz aurkeztu ahal izango dira www.rpdisla dad.es helbidean eskuragarri dagoen formulario normalizatuan, edo Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030en egoitza elektronikoan, https://sedemscbs.gob.es helbidean, "Desgaitasunari buruzko Errege Patronatua" izeneko "izapideak" atalean.
Eskaera egiteko epea urtarrilaren 9an amaituko da.