inf_pruebas_ciclos_formativos

2025eko UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIO PROBETAN EGOKITZAPENEN ESKAEREN JARRAIBIDEAK BATXILERGOA EDO GOI MAILAKO ZIKLOA 2024/2025eko IKASTURTEAN EGIN EZ DUTEN IKASLEENTZAKO

OTSAILA eta
MARTXOA         

Sarrera probetara aurkezten diren eta behar bereziak dituzten pertsonek zerbitzu honetara jo beharko dute. Zerbitzuak egokitzapenak eskatzeko jarraibideak adieraziko dizkio eta era berean unibertsitate ikasketetarako beharren aurreikuspena egingo du.

MAIATZAREN 
19tik 25era

Egokitzapen eskaerak egiteko epea.

Eskaerak bideratzeko,  diagnostiko txosten bat eduki beharko da, pdf edo word formatuan eskaneatuta, honako argibide hauen arabera:

Desgaitasun mailaren aitorpen agiria, eta agiririk ezean, mediku txostena edota txosten psikopedagogikoa, honako hauek barnean hartuta:

Ikaslearen izen-abizenak

diagnostiko argia eta esplizitua

profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne)

bidalketa-data osoa.

Dokumentu horiek eguneratuak izan beharko dute, gehienez 2 urteko antzinatasunarekin. Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen txostenetan, txosten zaharragoak onartuko dira,  txostena egin zenean ikasleak gutxienez 10 urteak beteta bazituen.

MAIATZAREN
20tik 28ra

Zerbitzuak eskaerak baloratuko eta ikaslearekin harremanetan jarriko da eskaerak zehazteko.

MAIATZAREN 29

Sarbide Probarako Zuzendariak epaimahaien osaeraren eta tokien berri emango dio Zerbitzuari.

MAIATZAREN 29 eta 30 

Zerbitzuak  epaimahaiari  beharrezko egokitzapenei buruzko informazioa emango dio.

EKAINAREN 2

Zerbitzuak ikasleari epaimahaiak egokitzapenei buruz informazioa jaso duela  baieztatuko dio.

 

Edozein argibiderako discap@ehu.eus helbidera idatzi