Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahasteari (AGNH) buruzko prestakuntza saioa irakasleentzat

Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahasteari (AGNH) buruzko online prestakuntza saioa unibertsitateko irakasleentzat

Izenburua: AGNHari buruzko prestakuntza saioa

Hizlaria: Belén Segovia Gutíerrez*

Data: martxoaren 20an, Teams-en bidez

Ordutegia: 15:00-17:00

Hizkuntza: helebiduna

Izena emateko epea: martxoaren 7tik martxoaren 13ra

Saioan izena emateko, formulario hau bete behar da:

Helburua: Arreta Gabezia eta Hiperaktibitatea Nahasteari (AGNH) buruz sentsibilizatzea, ikasle hauen ezaugarriak eta  beste ikasleen aukera berberak edukitzeko eskain daitezkeen laguntzei buruz hausnartzea.
Saioaren egitura: Arantza Martinez Balmasedak, UPV/EHUko Ikasleen Zuzendariak, saioaren aurkezpena egingo du, ondoren saioa bi zatitan banatuko da:

  •  Lehenengo zatia (1: 00h: Belén Segovia Gutiérrez, AHIDA, Bizkaiko AGNH elkarteko aholkulariak,  Arreta Gabezia eta Hiperaktibitate Nahasteak dakarrenari buruzko hurbilketa bat egingo du. AGNH duten pertsonen funtzionamenduaren funtsezko kontzeptuak azalduz, unibertsitatearen esparruko laguntzei buruz hausnartu ahal izateko, ezagutza teoriko batetik eta AGNH duten pertsonen bizipen eta esperientzia praktikotik abiatuta.
  • Bigarren zatia: Jardunbide egokiak (1:00h): Irakaskuntza-ingurunean gertatzen diren egoerak bateratzea eta ikasgeletan estrategiak eta laguntza-neurriak jorratzea.

Antolatzailea: Desgaitasunak dituzten Pertsonentzako Arreta Zerbitzua (UPV/EHU)


* Belén Segovia Gutiérrez

Psikologian lizentziatua, Jokabide Nahasmenduetan Unibertsitate Masterra UPV/EHUn, Neuropsikologia eta Hezkuntzako Unibertsitate Masterra UNIRen.
Ahidaren aholkularia eta kolaboratzailea, sortu zenetik gaur arte: Aholkularitza familiei eta irakasleei. Familien prestakuntza eta irakasleak. AGNHari buruzko kongresuak antolatzea. Guraso Eskolak ematea eta antolatzea, Haur eta Lehen Hezkuntzako eta hainbat ikastetxetako esku-hartzea eta aholkularitza.
2001. urtetik gaur egun arte GRUPO IKERTUZ: Prestakuntza eta Ikerketa Arreta eta hiperaktibitatea taldeko  sortzaile, zuzendari eta partaidea. Arlo horretan, diagnostikoa, ebaluazioa, orientazioa eta AGNHa daukaten pertsonekin eta haien familiekin esku hartzea.