inf_premio_tfm_entregado_17

Hezkuntza premia berezien eta hezkuntza inklusiboaren arloko master amaierako lanen Izaskun Heras Prado saria eman zen Arabako Campuseko Pabilioan egindako ekitaldian

Lehenengo argitaratze data: 2017/12/14

Abenduaren 13an Arabako Campuseko Pabilioan desgaitasunaren, hezkuntza premia berezien eta hezkuntza inklusiboaren arloko master amaierako lanen Izaskun Heras Prado II deialdiko saria eman zitzaion irabazleari, Ioana Osa Etxebeste, Ikasketa Feministak eta Generokoak Masterreko ikaslea.

Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko Errektoreordeak eta Ikasleen Zuzendariak eman zuten saria.

Ekitaldian Telmo Irureta hartu zuen parte  “Toquecito Minus” monologoarekin.