BILTOKI

Biltoki

BILTOKI Ekonometria eta Estatistika Sailak argitaratutako dokumentu sorta da (2004ko abendura arte Ekonomia Aplikatua III, Ekonomia Aplikatua II, Ekonomia Analisiaren Oinarriak I eta II sailek eta Ekonomia Publikoaren Institutuak kudeatu dute. 2005eko urtarrilaz geroztik, ordea, Ekonomia Aplikatua III Saila arduratzen da bere argitalpenaz).


BILTOKI sarbide askeko argitalpena da (open access ), hau da, irakurleei ez zaie dokumentuetara sartzeagatik kobratzen. "Sarbide askeak" irakurleei artikuluak deskargatzeko, irakurtzeko, kopiatzeko, banatzeko, inprimatzeko, bilatzeko eta webgune bati estekatzeko aukera ematen die.


BILTOKI sorta Directory of Open Access Journals-en inskribatuta dago.

1997az geroztik argitaratutako dokumentuak osorik deskarga daitezke; horietako gehienak PDF formatuan (Adobe Acrobat), eta gainontzekoak ps formatuan (PostScript) edo ZIP formatuan konprimituta.

Argitaratutako dokumentuetarako sarbidea

Biltoki dokumentuei buruzko beste edozein zalantzarik edukiz gero, honako helbide honetara idatz dezakezu: jesusangel.rubio@ehu.es


Artikuluak bidaltzeko arauak (egileentzako jarraibideak).

BILTOKI Ekonomia Aplikatua III Saileko eta beste sail batzuetako kideen ikerketak argitaratzeko dokumentu sorta da.

BILTOKI sortara Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatua III (Ekonometria eta Estatistika), Ekonomia Aplikatua II (Ogasuna), Ekonomia Analisiaren Oinarriak I eta II sailetako eta Ekonomia Publikoaren Institutuko irakasleek, bekadunek eta doktoregoko ikasleek bakarrik bidal ditzakete dokumentuak.

Biltoki sortan argitaratu nahi duten egileek Editoreari ( jesusangel.rubio@ehu.es ) bidali behar dizkiote beren lan originalak. Editoreak lan bakoitza bi ebaluatzaileri bidali ahalko die, eta berarekin batera, lanaren onarpena erabakiko dute.

Dokumentu baten argitalpena onartu aurretik, gomendagarria da Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean egileak bere lana publiakori zabaldutako mintegi batean aurkeztea.

Dokumentuaren argitalpena onartzen bada, egilak original bat aurkeztu beharko du paperean eta formatu elektronikoan, argitaratzeko moduan. Onartutako formatu elektronikoak, honako hauek dira, ordena alfabetikoaren arabera:

  1. PDF formatua, iturri guztiak barne, eta PDF dokumentuak irakurtzeko oinarrizko programa instalatua duen edozein ordenagailutatik ezin hobeto irakurtzeko moduan. 
  2. LaTeX (.tex).
  3. OpenOffice Writer (.sxw)
  4. MS Word (.doc).

Horrez gain, egilea NeteC-en datu-basean (Econpapers, Ideas, etab.) sartzeko inprimaki bat betetzeaz arduratuko da.

Biltokik lanerako dokumentuak argitaratzen dituenez, egileak copyrighta mantentzen du. Hala, egileak (editoreak bestelakoa adierazi ezean) bere lanak beste leku batzuetan argitaratu ahalko ditu. Bidalitako materiala, ordea, gure zerbitzarietan geldituko da.

 

Datu-baseak

BILTOKI dokumentuak automatikoki "working papers" datu-baseetan sartzen dira.

Datu-base hauek zerbitzu osagarri batzuk ere eskaintzen dizkigute:

  • BILTOKI sortako artikulu ezagunenak
  • IDEASen erregistratutako egileen zerrenda
  • BILTOKI dokumentuen egileak RePEc-en ere erregistra zaitezkete. Erregistratzeko prozesuan argitaratutako eta datu-basean gordetako lan-dokumentuen eta artikuluen egiletasuna erreklama dezakezue. Hala, RePEc-eko erabiltzaileek zuen lanak aurkitzean, zuekin harremanetan jartzeko datu berrienak eskuratuko dituzte, eta datu-basean gordetako gainontzeko zuen artikuluei buruzko informazioa emango zaie. Egileek argitalpenen sarrerei buruzko estatistikak ere jasotzen dituzte.