Localización

Kokalekua

Egoitza
Sailak honako helbide honetan du egoitza:
Metodo Kuantitatiboak Saila
Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea
Agirre Lehendakariaren etorbidea, 83
E-48015 BILBO


Nola iritsi
Edozein lekutatik nola iristeari buruzko xehetasunak Google Maps-en aurki ditzakezu.
Garraio pribatuz bazatoz eta zure kartografiak goian adierazitako helbidea ez badu, 43,27390N eta 2,95775W koordenatuak erabil ditzakezu zure GPSn.
Ondoren aipatuko diren leku guztietatik taxia hartu ahal izango duzu. Argibideek garraio kolektiboei bakarrik egiten diete erreferentzia.


Abandoko tren geltokitik:
Abandoko tren geltokia Bilbora iristen diren ibilbide luzeko trenen eta eskualdeko tren batzuen amaiera-puntua da. Izen bera daraman Metro geltokiaren gainean kokatuta dago. Har ezazu Algorta/Plentziarako linea (1. Linea) edo Urbinagarako linea (2. Linea). Sarrikon gelditu behar duzu.


Termibus autobusen terminaletik:
Eskualdeko autobus batzuk (Bizkaibus) iristen diren eta ibilbide luzeko autobus guztiak biltzen dituen geltokia da. San Mamesko Metro geltokiaren alboan dago. Hortik Sarrikora bi geltoki bakarrik daude. Nahi izanez gero, oinez ere joan zaitezke (30 bat minutu), Euskalduna zubia zeharkatuta.


Loiuko aireportutik:
Lehen Sondika izena zuen aireportu bera da. Terminal berria Loiuko udalerrian kokatuta dago eta hortik datorkio izena. Aireportuaren eta Moyua Plazaren (Bilbo erdigunea) artean autobus zerbitzu bat dago (Bizkaibusen A3247 linea; erraz ezagutzeko moduko autobusak dira, kolore horikoak direlako). Ordu erdiro irteten da aireportutik, 6:30etik 22:30era, egunero. Moyua plazatik Metroa har dezakezu Sarrikora.


Informazio osagarria
Nahi izanez gero, honako hauek ikus ditzakezu 

IFramea