Irakaskuntza - Ikuspegi Orokorra
Ekonomiako lizentzia
Lizentzia honetan, nola Estatistikako, hala Ekonometriako enborreko irakasgaiek ikasleari ekonomia- eta finantza-datuen analisirako oinarrizko tresnak emateko ahalegina egiten da.
Ekonomia Kuantitatiboaren curriculum-ildoak edo espezialitateak ekonomia-analisirako tresnetan sakontzeko aukera ematen die ikasleei. Hala, Teoria Ekonomikoa, Ekonometria eta Estatistika lantzen dituzte. Enfasi garrantzitsua egiten da lan aplikatuan, ereduen sortze eta balioespenean, eta analisirako gaitasunaren garapenean.
Historikoki, espezialitate honetan lizentzia eskuratutakoek lan-aukera onak izan dituzte Administrazio Publikoetan eta enpresa handietan. Espezialitatearen ikuspegiak aldakortasun handiko eta egokitzeko gaitasun handiko tituludunak sortzen ditu, eta aldi berean, master- edo doktorego-ikasketekin jarraitzeko baldintza ezin hobeetan egon ohi dira.
- Estatistika: Eredu Linealak eta Estatistika: Aldagai Anitzeko Analisia. Erregresio, bariantza eta aldagai anitzeko analisirako ikerketa xehatuan oinarritzen dira.
- Ekonometriako Eredu Ez Linealetan eta Ekuazio Anitzeko Ereduetan jada Ekonometriaren hastapenetan eta Ekonometrian ikasitako metodo ekonometrikoetan sakontzen da. Aldibereko ekuazioen ereduak eta aukera diskretuko ereduak lantzen dira.
- Behin-behineko Serieen Oinarrizko Analisia eta Behin-behineko Serieen Analisi Aurreratua: irakasgai hauetan denboran zeharreko datuen analisirako sarrera egiten da. Teknika espezifikoak behar dituzte. Eredu arruntenak lantzen dira: behatu gabeko osagaien ereduak eta ARMA ereduak, behin-behineko serieetako aldagai anitzeko ereduetarako sarrerara pasatzeko.
Irakasgai hauen izaera kuantitatiboa dela-eta, proposatutako tekniken alde teorikoak zehatz-mehatz aztertzen dira; betiere, erabilgarri dauden pakete estatistiko-ekonometrikoak egoki erabilita.
Irakasgai hauen osagarri gisa, curriculum-ildo honetan ikasleei Ekonomia Ikerketarako Tresnak hautazko irakasgaia hartzea gomendatzen zaie. Izan ere, interesgarria da interes orokorreko ordenagailu eta softwarea (testu-lanketako programak, pakete estatistiko-ekonometriko arruntak, datu-baseak, etab.) erabiltzen ikasi nahi duten ikasleentzat. Era berean, gaur egun dauden datu-ekonomikoen iturri guztiei buruzko informazioa ematen da, eta txostenak lantzeko eta aurkezteko jarraibideak ematen dira.
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako lizentzia.
Lizentzia honetan, nola Estatistikako, hala Ekonometriako enborreko irakasgaiek ikasleari ekonomia- eta finantza-datuen analisirako oinarrizko tresnak emateko ahalegina egiten da.
Ezagutza horiek osatzeko, gure sailak hautazko bi irakasgai ematen ditu, gaur egun:
- Behin-behineko Serieen Finantza Analisia denborazko analisi-metodoetan oinarritzen da. Interes handia du finantza-serieetarako, salmenta-serieetarako...
- Enpresa Ikerketarako Tresnak. Interesgarria Analisi zientifikorako ordenagailu-programak erabiltzen ikasi nahi duten ikasleentzako (testu matematikoen lanketarako programak, pakete estatistiko-ekonometriko arruntak, datu-baseak, etab.). Era berean, txostenak lantzeko eta aurkezteko jarraibideak ematen dira.
Irakasgai hauen helburua ikaslea aztertzen den arazo ekonomikoan informazio interesgarria ateratzeko teknika estatistiko-ekonometriko egokiak erabiltzeko gai izatea da. Hori dela-eta, ikuspegi erabat praktikoa izango du, ordenagailuko ariketekin eta aldian behingo lanekin.
Aktuariotza eta Finantza Zientzietako lizentzia
Estatistikak eta Ekonometriak Aktuariotza Zientziekin duten harreman estua dela-eta, lizentzia honetako irakasgaiek ikasleei beren ikasketetarako beharrezko tresna teoriko-praktikoak ematen dizkiete, alde batetik; eta bestetik, arazo bakoitzean teknika egokiak aukeratzeko beharrezko gaitasunak ematen dizkiete.
Sail honek ematen dituen enborreko irakasgaiak erregresio-ereduetan, eredu estokastikoetan, bariantza-analisian eta datu kategorikoen azterketan oinarritzen dira.
Merkatuen Ikerketa eta Tekniketako lizentzia
Bigarren zikloko lizentzia honetan, Merkataritza Ikerketako irakasgai ezpezifikoetako edukiak merkataritza-ikerketara bideratutako estatistika eta ekonometria irakasgaiekin batera ematen dira. Enborreko, derrigorrezko eta hautazko irakasgai horiekin, ikasleek beharrezko prestakuntza kuantitatiboa jasoko dute lizentzia honetan. Ikasketa gehienak aurretiko inkesta batean oinarritzen dira.
Ekonomia Aplikatua III (Ekonometria eta Estatistika) Sailak honako irakasgai hauek ematen ditu Merkatuen Ikerketa eta Tekniketako lizentzian:
- Merkatuari Aplikatutako Estatistika: bere edukiek merkatuen analisi eta segmentaziorako eta irudi-ikerketarako faktore- eta sailkapen-metodo egokienak hartzen dituzte barne.
- Merkatuari Aplikatutako Ekonometria: edukiek era askotako erregresio-ereduak, aldagai kuantitatibo eta kualitatiboetan oinarritutako iragarpena eta zehaztapen-arazoak lantzen dituzte, merkatuen ikerketan aplikatuta.
- Merkatuari Aplikatutako Metodo Kuantitatiboak: irakasgai honen helburua, alde batetik, ikasleek erantzun aldagaia diskretua duten erregresio-ereduak (logit eta probit ereduak) erabiltzen ikastea da. Horretarako, ariketa praktikoak egingo dira pakete estatistikoekin; hala, ikasleak horiek erabiltzen ohitzen dira. Eta bestetik, irakasgaiaren helburua ikasleek ohiko erakusketa-metodoak ezagutzea eta kasuan-kasuan egokienak zeintzuk diren identifikatzen jakitea da.
- Oinarrizko Ikerketa Tresnak: hautazko irakasgaia da. Analisi zientifikorako ordenagailu-programak (testu matematikoak lantzeko programak, pakete estatistiko-ekonometriko arruntak, datu-baseak, etab.) erabiltzen ikasi nahi duten ikasleei zuzenduta dago. Era berean, txostenak lantzeko eta aurkezteko jarraibideak ematen dira.