Haurren arloa
Aho gaixotasunak goiz antzemateko
Lehenengo doako azterketa
Zenbat urterekin komeni da odontopediatra bat bisitatzea?
Jaiotzetik eta, batez ere, aldi baterako hortzak (esne-hortzak) hazten direnetik, fase goiztiarrean tratatutako aho-hortzetako edozein arazok konponbide eta pronostiko hobea duelako.
UPV/EHUko Odontologia Klinikak DOAKO azterketa eskaintzen die 6 hilabetetik 17 urtera bitarteko adingabeei.
Kontuan izan lehenengo hitzordua eskatzeko emandako datuak UPV/EHUko Odontologia Zerbitzu Klinikoko pazienteen fitxategian jasoko direla.
Hitzordua eskatu aurretik, irakurri arretaz Klinikaren funtzionamendu baldintzak.
Hitzordua ezeztatzea
Edozein arrazoi dela-eta ezingo bazenu programatutako hitzordura joan, NAHITAEZKOA izango da hitzordua ezeztatzea. Ezeztatzen ez bada, sistemak ez du beste hitzordu bat eskatzeko aukerarik emango.