Klinikaren funtzionamendu baldintzak

Klinikaren funtzionamendu baldintzak

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Odontologia Klinika irakaskuntza eta asistentzia zerbitzua da, UPV/EHUko odontologiako ikasleek egin beharreko praktika klinikoak bertan egiten dituztelarik, zein bere irakasle tutoreak gainbegiratuta. Honako hauek sartzen dira Odontologia Klinikaren jarduera asistentzialaren barruan:

  • Odontologiako graduko ikasleek eskainitako asistentzia klinikoa, asistentziaren ardura duten irakasle tutoreek gainbegiratuta eta gidatuta.
  • UPV/EHUko graduondoko ikastarorik egiten ari diren odontologoek eskainitako asistentzia klinikoa. 
  • Prestakuntza jarduera osagarriak eta ikerketa klinikoari buruzko proiektuak, odontologiaren arlokoak eta, beti ere, UPV/EHUk abalatuta.

Jarduera asistentzial hau beti egiten da ikasleen praktika klinikoen barruan eta unean une eskainitako programa eta egutegi akademikoaren arabera. Azterketak egiteko aldian eta oporretan zehar (Eguberriak, Aste Santua eta udaldian), Odontologia Klinikaren zerbitzuak EZ du jarduera asistentzialik eskaintzen.

 

LEHEN AZTERKETARAKO PROZEDURA

1. Nola erreserbatu lehen azterketa, aurretiko hitzorduaren bidez:

Zerbitzu hau LEHEN AZTERKETA bat eskatzeko bakarrik izango da, eta horrek PAZIENTE BERRI GISA ALTA EMATEA ekarriko du.

Bakarrik eska dezakete lehen azterketa hori Klinikan inoiz tratatu ez diren pertsonek edo klinikara joan gabe 10 urte baino gehiago daramatzatenek.

Odontologia Klinikaren webgunearen orri nagusian, AURRETIKO HITZORDUA bidez gaitutako gune bat dago, LEHEN AZTERKETA baterako. Bertan, eskuragarri dauden egunak eta ordu tarteak eskainiko dira, zenbait irakasgai irakasteko paziente berrien beharren arabera. Erabilgarri dauden hutsuneen agenda egunero eguneratuko da, eta hurrengo hilabetean eskainiko dira hitzorduak.

Kontuan izan zure lehen hitzordua eskatzeko eman dizkiguzun datuak UPV/EHUko Odontologia Zerbitzu Klinikoko pazienteen fitxategian jasoko direla.

2. Hitzordua ezeztatzea:

Edozein arrazoirengatik ezin bada programatutako hitzordura joan, NAHITAEZKOA izango da hitzordu hori ezeztatzea AURRETIKO HITZORDUAREN atariaren bidez; horretarako, lehen hitzordua erreserbatzean esleitu zitzaion hitzorduaren kodea beharko da.

Hitzordua 48 ordu lehenago ezeztatzen ez bada, sistemak ez du hitzordu berri bat eskatzeko aukerarik emango.

3. Lehen miaketa:

Lehen miaketa egin ondoren, ikasleek eta irakasle/tutoreek aho-hortzen egoeraren diagnostiko orokorraren berri emango diote pazienteari, bai eta egin beharreko tratamenduen plan bat eta gutxi gorabeherako aurrekontu bat ere, aldaketak izan ditzakeena.

 

BIGARREN ETA HURRENGO HITZORDUAK HARTZEKO ETA EZEZTATZEKO PROZEDURA

1. Hitzorduak hartzeko:

Ez zaio inolako tratamendurik hasiko pazienteari horren berri eman gabe eta honek Tratamendu Planari eta Aurrekontuari baimena idatziz eman gabe.

Klinikako Administrazioak telefonoz deituko du hitzordua emateko, pazienteek praktikak behar bezala egiteko duten beharraren arabera.

Itxaron zerrendan dauden pazienteen arabera, dei hori denboran luzatu ahal izango da.

Bi aldiz jarraian deiei jaramonik egiten ez bazaie, Klinikak eskubidea izango du paziente horri baja emateko.

2. Hitzordua ezeztatzea

Pazienteak ezin badu hitzordura joan edo beste hitzordu bat nahi badu, aldez aurretik jakinarazi beharko du, Odontologia Klinikaren telefonoen bidez:

  • 946012942
  • 946015306
  • 946012941

Telefono lineak beteta badaude, komeni da abisuak klinikako posta elektronikoaren bidez ematea: clinica.odontologica@ehu.eus

Pazienteak hitzordura joan ezin dela gutxienez 24 ordu lehenago jakinarazten ez badu (telefonoz edo posta elektronikoz), Klinikak eskubidea izango du paziente horri baja emateko.

 

ORDAINTZEKO BALDINTZAK:

1. UPV/EHUko Odontologiako Zerbitzu Klinikoak honako ordainketa baldintza hauek ezarri ditu:

  • Tratamenduak egin eta gero ordainduko dira, egun berean.
  • Inplanteen tratamenduak fase bakoitza amaitzerakoan ordainduko dira, kasuan kasuko fasearen zenbatekoan.
  • Hortz-protesien lanetan lehen inprimaketa egiten denean % 50 ordainduko da, eta gainerako % 50, inprimaketa entregatzen den egunean. Behin tratamendua hasi eta gero, pazienteak tratamenduarekin ez jarraitzea erabakitzen badu, ordaindutako % 50 ez zaio itzuliko.

2. Ordainketak Klinikako administrazioan egingo dira kreditu txartelaren bidez (salbuespen gisa, eskudirutan eta legeak ezarritako gehieneko kopuruarekin).

3. Odontologia Klinikan EZ dago Finantzaketa Zerbitzurik.

 

Klinikako administrazioa paziente eta ikasleen arteko mezuak transmititzeko bitartekoa besterik ez da, asistentziaren inguruko zalantzarik inola ere argitu ezin duelarik. Bere eginkizuna zeharo da administrazioaren arlokoa.