servicios_ofertados

Eskaintzen ditugun tratamenduak

Odontologia Klinika honek osasun-zerbitzuen bi maila eskaintzen ditu. Bata, odontologia-klinika orokor baten antzekoa da, eta Odontologia graduko ikasleek irakasleen monitorizazioarekin egindako jarduera klinikoei dagokie. Bestea, berriz, unitate espezializatuetan garatzen da, eta Odontologiako lizentzia duten ikasleek egiten dituzte lanak, hain zuzen, master kliniko espezifikoetan matrikulatutakoek, arlo horietako irakasle espezialisten gainbegiradaren pean.

Gainera, Odontologia Klinika Zerbitzuak berezko instalazioak ditu, eta gaixotasun estomatologikoak zuzen diagnostikatzeko eta tratatzeko beharrezkoak diren bitarteko guztiak ditu.