Haurren arloa

Haurren arloa

DOAKO azterketa odontologikoa, HAURTZAROAN ager daitezkeen aho gaixotasunak goiz antzemateko

Fase goiztiarrean tratatutako aho-hortzetako patologiek ebazpen eta pronostiko hobea izan dezaketenez, UPV/EHUko Odontologia Klinikak 3 eta 17 urte bitarteko adingabe guztientzat DOAKO miaketa eskaintzen du. 

Klinikatik asko zaintzen dugu haurrek odontologoarekin duten lehen kontaktua esperientzia atsegina izatea, honek etorkizuneko harremean eragingo duelako. Horregatik, tratamenduak presa gabe egiten dira, lasaitasun ingurunea bermatuz, haurrak eroso sentitu daitezen eta odontologoarekin ohitu eta konfiantza lor dezaten. 

Lehenengo bisitak gure azken mailako ikasleek egiten dituzte, betiere irakasle odontopediatrek gainbegiratuta. Ikustaldi honetan, azterketa oso bat egiten da gaur egungo aho-hortzen osasunaren erradiodiagnostikoarako dauden teknologietaz baliatuz tratamendu plan pertsonalizatua proposatu ahal izateko. 

Ortodontzia

Ezagutzen al duzu aho hauetakoren bat?

Horrela bada, jar zaitez gurekin harremanetan DOAKO balorazioa egiteko; izan ere, hortzetako oklusio-arazoak errazago konpon daitezke garaiz aurkitzen direnean eta helduaroan arazo handiagoak saihesteko.

Elkar ezagutu eta nola lan egiten dugun ikustera animatzen zaituztegu. Zuen zain gaude!